Txantiloi:Zuzendu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
[ikusi] [aldatu] [birkargatu] Template-info.svg Txantiloiaren dokumentazioa
Dokumentazio hau Txantiloi:Zuzendu/dok (Aldatu | Historia) orritik hartu eta hemen barneratu da.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi honen helburua hau da: artikulu batek edo artikulu zati batek hizkuntzaren aldetik akatsak dituela eta zuzendu behar dela jakinaraztea.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzeko modu erraza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi hau erabiltzeko, aski da zuzendu beharrekoa den artikuluaren edo artikulu zatiaren hasieran kode hau jartzea:

{{zuzendu}}

Kode hori jarrita, ohar hau agertuko da artikuluan:

Erabiltzeko modu aurreratua: aldagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi honek aukerako hiru aldagai ditu, eta komeni da, ahal den neurrian, aldagai horiek betetzea. Hona hemen txantiloiaren hiru aldagaiak:

  • data aldagaia: artikulua edo artikulu atala zuzentzeko zein egunetan markatu den adierazteko balio du. Kontuan izan behar da dataren ondoren geroztik hitza doala; beraz, formatu egokia izan behar du, adibidez: data = 2007ko apirilaren 13az.
  • zuzenkizuna aldagaia: artikuluan edo artikulu atalean zer zuzendu behar den adierazteko balio du.
  • zatia aldagaia: zer artikulu zati zuzendu behar den zehazteko balio du. Kontuan izan ezazu esaldi baten barruan txertatuko dela, eta zuk aldagai honetan idazten duzunari erantsiko zaion esaldi bukaera hau dela: «honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu». Aldagai honetan ezer adierazten ez baduzu, esaldi hau azalduko da: «Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu».

Esan bezala, hiru aldagai horiek jartzea ez da nahitaezkoa. Hala ere, jartzea lagungarria da Wikipediarako; batez ere, lehenengo bi aldagaiak (data eta zuzenkizuna) jartzea.

Txantiloia hiru aldagaiekin erabiltzeko moduaren adibidea:

{{zuzendu | data = 2011ko apirilaren 11az | zuzenkizuna = Arthur Conan Doyleren lanen izenburuetako batzuk eta lan horietako hainbat testu gaztelaniaz aipatu dira. Horrek ez du zentzurik hemen: ingelesez (jatorrizko hizkuntzan) edo euskaraz (Wikipedia honetako hizkuntzan) aipatu behar lirateke. | zatia = Hemendik aurrera, artikulu}}

Kode hori jarrita, ohar hau agertuko da artikuluan: