Txantiloi eztabaida:Afrikako herrialde eta lurralde aurkibidea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dut sortu nahi aldaketa lehiaketa bat, nork aldatuko duen gehiagotan artikulu hau arrazoirik eman gabe. Nire argudioa lehen zegoen bezala mantentzeko hauxe da: lurralde bat Afrikan egon daiteke geografikoki hiriburua Afrikatik kanpo daukan herrialde baten barnean egon arren (hau da, Madril Europan egoteak ez du esan nahi Zeuta ere bertan egongo denik). --Pello, beldur barik 14:03, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Guztiz ados. Bestela, begiratu Ingeleseko Wikipediako Txantiloi bera.--josugoni (hemen idatzi) 14:08, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Txantiloirako izenburua[aldatu iturburu kodea]

Uste duzue Afrikako herrialde aurkibidea izenburua ongi dagoela edo Afrikako herrialde eta lurralde aurkibidea jarri behar dugu? —Barrie(postontzia) 13:21, 1 Azaroa 2006 (UTC)

Nik uste egokiagoa dela bigarrena, baina luzeegia! Theklan; (zer?) 15:04, 1 Azaroa 2006 (UTC)
Bai, horregatik nioen. Bueno, goazen ongi egitera. Gainera ez dakit zerbatik kexatzen naizen, nik ez baitut egingo lana, bot-arekin ti-ta batean. —Barrie(postontzia) 15:23, 1 Azaroa 2006 (UTC)