Txantiloi eztabaida:Taxotaula infotaula

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektuaren lan eremuan dago. Bizitzaren Zuhaitza wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Zergatik dago txantiloi guztiaren kodea includeonly artean.? Ingelesezko Wikipedian ere badago baina ez dakit derigorrezkoa den. Ahal den neurrian txantiloia ikusi beharko litzateke. Ez?—Barrie (erantzunak hemen) 13:40, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Gainera, euskaraz jarri beharko litzateke.—Barrie (erantzunak hemen) 10:37, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Arazo bat zuen[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez txantiloiak arazo bat zuen, jartzerakoan gero pare bat lerro huts uzten baitzituen orrialdean eta titulua beheregi hasten zen. Hori dela eta kentzean pentsatu dut. Ez baduzue gustoko esan, eta zegoen bezala jarriko dut. -Theklan 00:49, 4 Iraila 2006 (UTC)

Azpi >> sub; <au>>super[aldatu iturburu kodea]

Nik pentsatzen dut azpierreinu, azpidibisio, azpifilum... hau da, azpi- aurrizkia duten hitzetan sub- aurrizkia erabili beharko litzatekeela. Berdin goi- eta super- aurrizkiekin ere. Harluxeten badaude sarrera batzuk horrela (sub eta super-ekin).

Txantiloia daramaten artikuluetan aldaketak egiteko bot baten laguntza ez litzateke gaizki etorriko. Eta aprobetxatuko nuke, bot-arena esan dudala, zera gehitzeko: izen asko, biologiaren inguruan, latinez daude eta badago bozketa bat honen ingurukoa. Asko errepikatzen diren hitz batzuk (adibidez chordata >> kordatu, mammalia >> ugaztun) bot batekin aldatzea proposatzen dut, nekatzen ari naiz eta gero eta letra txarragoa egiten dut ;-) —83.34.77.43 18:55, 14 Maiatza 2007 (UTC)

Txantiloi bateko aldaketak ezin dira hain arin egin dioenak nola espero du "beharrezko" aldaketa hauek egitea, ba? Lehenengo hitz bat aldatuko dugu artikulu guztietan, gero beste bat eta gero beste bat? Benetan ez dut ulertzen. Gainera, nik nahiago izango nuen goiko iritzi hau jarri nuenean norbaitek zerbait gehitu izan balu; baina ikusirik ez zegoela aurkako iritzirik aurrera jarraitu dut. Gauzak zail jartzen artistak gara denok ere. Espero dut oraingo mezu honekin norbaitek hona begiratzea eztabaidatu (edo komentatu deitzea hobeto egongo litzateke) ahal izateko, eta horretarako gutxiene bi behar dira, ez ni bakarrik, bakarrizketa honetan.
Gehitu nahi dut bot-ei eskaerak egiteko orrian aldaketa hauen inguruko eskaera bat dagoela (gaur nik egina) eta txantiloi bateko aldaketak hain arin egin daitezkeela. Erabiltzen ari diren artikuluak zuzendu bitartean ez dira gauzak nahi bezala ikusiko baina bot-en laguntzekin une hau ez da horren luzea izango. —83.38.196.65 16:13, 18 Maiatza 2007 (UTC)
Kontuz txantiloietan aldaketak egiterakoan, aldagaien izenak aldatuz gero, txantiloiaren erabilpen guztietan ere egin behar baita aldaketa, bestela gaizki ikusten dira taula guztiak! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:28, 19 Maiatza 2007 (UTC)
Bai, eskerrik asko ohartaraztearren baina banekien. Hori dela eta, eta pentsatzen dut goian azaldu dudala (edo saiatu nahiz), bot-ei eskaerak egiteko orrian mezu bat utzi dut honen ingurukoa. Benetan, aldaketa hauek egiteko beste modu bat ezagutzen baduzu(e) aurrera. —83.40.254.231 10:35, 19 Maiatza 2007 (UTC)