Txantiloi eztabaida:Wikiztegira birzuzendu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo Joxemai! Uste dut {{wikiztegira birzuzendu}} txantiloiak ez duela inongo zentzurik. Artikuluak sortzea horrelako edukiarekin, esateko ez dagoela artikulurik, nahiko surrealista da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:23, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Kaixo, Theklan.
Enago ados artikulu horien ezabaketarekin eta txantiloi horren de facto indargabetzearekin. Kontuan hartu behar da wikipedia haur eta gaztexo askok erabiltzen dutela askotan, eskolan emandako definizioak osatu behar izaten dituztela eta askotan dezepzioanturik geratzen direla, hitza aurkitzen ez dutelako. Kontuan hartu gainera entziklopedia eta hiztegi baten arteko diferentzia askok ez dutela ulertzen. Jakinaren gainean esaten dut gainera, nere bi seme alabei askotan galdetzen baitiet nola erabiltzen duten wikipedia eskolan. Azkenik, ingelesezko wikipedian badago txantiloi hori: Template:Wiktionary redirect; zerbaitengantik izango da, guk baino esperientzia eta jardun zabalagoa baitute. Zer galtzen da hitz horiei txantiloi hori jarrita? Ezer ez eta nire iritziz irabazi egiten da. Mezu hau txantiloiaren eztabaida orrira eramango dut, beharrezkoa balitz eztabaida han jarraitzeko. - --Joxemai; (erantzunak) 09:57, 8 urtarrila 2013 (UTC)
Orduan horrela idatzi beharko genuke dena, ikusteko hitz hauetariko bakoitzak izan dezakeela lotura bat wikiztegira. Eta hori nahiko surrealista litzateke, ezta? Ingelerazko txantiloian ere eztabaida bera izan zuten 2004an (!!!). Ingeleraz egin den erabilpen nagusia da askotan sortzen den hitz batean jartzeko, baldin eta hitz arrunt bat baldin bada. Ados egon naiteke Artikulu_aleatorio jartzerakoan agertzen den taula horretan horrelako zerbait jartzen. Baina gainera ez da erreala: lotura urdin gisa agertzen dira hitzak, horrelako artikulurik egon edo ez Wikiztegian. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:29, 8 urtarrila 2013 (UTC)
Theklan, nik uste dut gauzak ez direla bere onetik atera behar. Garbi dago txantiloi horren helburua ez dela hitz guzti guztietarako birzuzenketa egitea (wikipedian ez ditugu lotzen lotu daitezkeen guztiak, baizik eta gaia argitu eta testuinguruan kokatzen lagundu dezaketenak), baizik eta zirkunstantzialki bila daitezkeen hitzen esanahiari buruzko azalpen bat ematea. Ez zait iruditzen txantiloi horrekin dauden hitzak oso arruntak direnik. Adibidez, garrantzi hitzak errelebantziarekin lotu daiteke eta kontzeptu interesgarria izan daiteke, agian pertsona batek entziklopedia batean bila dezakeena. Besteek ere bere artikulua izan lezakete inongo arazorik gabe, baina epe luzera ere badirudi inor ez dela ausartuko horiekin eta horrekin jartzen da birzuzenketa. Berriz ere diot, kalterik ez du egiten, lagundu baizik. - --Joxemai; (erantzunak) 13:21, 8 urtarrila 2013 (UTC)
Eta zergatik ez helburua, birzuzenketa, esanahi, arrunt, pertsona, kontzeptu... Nire ustez ez da oso interesgarria egotea hitz horiek lotuta, gero wikiztegira joateko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:09, 8 urtarrila 2013 (UTC)

Jarraitzen dut pentsatzen honek ez duela inongo zentzurik. Zer diozue beste lankideek? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:40, 3 otsaila 2013 (UTC)

Ingeles wikipediako erabilera eta Joxemaik aipatutako adibideak ikusita, nik uste baliagarria dela txantiloi hau: erabiltzaileei informazio gehiago non aurkituko duten jakinarazteko balio du, entziklopedia bateko sarrera izateko modukoak diren edo ez zalantzazkoa den hitzen kasuan. Ulertzen dut Theklanen kezka, eta txantiloiaren azalpenetan garbi adieraziko nuke kasu horretarako dela, ez beste ezertarako.
Aurrerago ikusten badugu ildo horrek ez duela funtzionatzen, beste erabakiren bat hartu ahal izango dugu, baina aldez aurretik nik behintzat abantaila gehiago ikusten dizkiot, eragozpenak baino. --Xabier Armendaritz 2013-02-04, 09:53 (Eguzk.)