Txantxar
Wikipedia(e)tik
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Txantxarra gaixotasunaren ezaugarri nagusia hortzaren ehun gogorren suntsipena da. Janarien hondarrek azido laktikoa sortzen duten bakterioen hazkuntza errazten dute, eta azido horrek hortz-plakaren desmineralizazioa eragiten du. Hortzen kalte hau edari eta jakiek dituzten azukre eta azidoekin erlazionatu ohi izan da, baita garbiketa teknika eta hortzore desegokien erabilera okerra, gehiegizko hortz garbiketa, hortz hariaren erabilera eza edota etiologia genetikoarekin. Txistuaren pH-aren eragina ere oraindik ikerketan dago. Hortz esmaltearen suntsiketaren ondoren txantxarrak dentina erasotu eta hortz mamira ailegatzen da.
Streptococcus izeneko bakterioak dira txantxarraren eragile nagusiak.
| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |