Txantxar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txantxarrak nabarmenki kaltetutako hortza.
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Txantxarra gaixotasunaren ezaugarri nagusia hortzaren ehun gogorren suntsipena da. Janarien hondarrek errazten dute azido laktikoa sortzen duten bakterioen hazkuntza, eta azido harexek hortz-plakaren desmineralizazioa eragiten du. Haginen kalte hau edari eta jakiek dituzten azukre eta azidoekin erlazionatu ohi izan da, baita garbiketa-teknika eta hortzore desegokien erabilerarekin, gehiegizko hortz garbiketarekin, hortz-hariaren erabilera-ezarekin, edota etiologia genetikoarekin. Txistuaren pH-aren eragina oraindik ikerketan dago. Hortz-esmaltearen suntsiketaren ondoren, txantxarrak dentina erasotu eta hortz-mamira ailegatzen da.

Streptococcus izeneko bakterioak dira txantxarraren eragile nagusiak.

Kanpo loturak