Txatxarromendi

Koordenatuak: 43°15′11″N 2°12′01″W / 43.253103°N 2.200144°W / 43.253103; -2.200144
Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:03, 21 martxoa 2016
Artikulu hau Gipuzkoako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Txatxarramendi».
Txatxarromendi
Datu orokorrak
Garaiera452 m
Prominentzia82 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°15′11″N 2°12′01″W / 43.253103°N 2.200144°W / 43.253103; -2.200144
MendikateaHernioko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUrdaneta eta Elkano auzoetatik

Txatxarromendi edota Illarratxo Gipuzkoako iparraldean dagoen mendi bat da. Urola Kosta eskualdeko Aia udalerrian dago. Pagoeta mendilerroan dago, hau era berean, oraindik zabalagoan den Hernio mendilerroko zati delarik. Itsas mailatik 452 metroko garaieran dago eta gailurrak 82 metroko malda du.

Pagoeta menditik Zarautz eta Urdaneta auzoa (360 metro) elkarlotzen dituen Indagarate mendilepoak (370 m) banatzen ditu, Euskal Kostaldera begira dagoen mendilerroaren gainaldean.

Indagarate mendilepoareen mendebaldean garaiera apaleko bi mendi daude. Bata Txatxarromendi edo Illarratxo, gailurrean burdinezko gurutz txiki eta artistiko bat du. Bestea, mendebalderago, Indamendi (462 m.), bi gailur hauek Aierdimuxu edo Hirumugarrieta (363 m.) mendilepoak banatzen ditu.

Igoerak

Urdanetatik

Urdanetatik (360 m.) Indagarate doan (370 m.) errepidea hartu. Bertan, jada gailurra mendebalderuntz hurbil gelditzen da eta denbora gutxian igotzeko ez du zailtasunik. Aierdimuxu mendilepora (363 m.) jeitsi eta mendilerroan jarraituz Indamendira (475 m.) igotzeko aukera dago.

Elkanotik

Elkanotik (260 m.) Meagara (120 m.) jeisten den errepidean 300 metroz aurrera egin eta ezkerretara dagoeen bidea hartu. Hau mendiaren ipar-ekialdeko magalean barna doa. Aurrerago, Meaga eta Elkano elkarlotzen dituen errepidean dagoen Santa Kruz baselizatik datorren bidearekin bat egiten du. Bide hau Indamendira (475 m.) igotzen den bidezidorra bilakatzen da, baina aurretik ezkerretara doan bidea hartu eta Aierdimuxu mendilepora (363 m.) iritsiko gara, bertan Txatxarromendira (452 m.) doan igoera hasten delarik.