Txeboksary

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txeboksary

—  Hiria  —
Спуск к заливу (Чебоксары).jpg
bandera

armarria

Izen ofiziala errusieraz: Чебокса́ры
txuvaxeraz: Шупашкар
Estatua
Barrutia
Subjektua
 Errusia
Volgakoa
Txuvaxia
Koordenatuak 56°08′N 47°15′E / 56.133°N 47.250°E / 56.133; 47.250Koordenatuak: 56°08′N 47°15′E / 56.133°N 47.250°E / 56.133; 47.250
Txeboksary non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Txeboksary
Eremua 250,87 km2
Garaiera 150 m
Posta kodea 428000-428038
Biztanleria 453.721 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.808,59 bizt./km²
Sorrera 1469
Ordu-eremua MSK (UTC+04:00)
http://www.gcheb.cap.ru

Txeboksary[1] (errusieraz: Чебокса́ры; txuvaxeraz: Шупашкар, Šupaškar) Errusiako erdialdean dagoen Txuvaxiako hiriburua eta Volga ibaiaren ertzeko portu-hiria da. 2010ean 453.721 biztanle zituen[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatziz jasotako Txeboksaryri buruzko lehenengo agiria 1469. urtekoa da, errusiar soldaduek hiritik igaro zirelako, Kazango khanerrira bidean. Hala ere, aztarnek antzinagoko datuak ematen dituzte: XIII. menderako, bertan Veda Suvar bulgariar hiria zegoen, eta mongolak sartu ziren hirian geroago.

1555. urtean errusiarrek gotorlekua eraiki zuten eta kokalekua ere ipini zuten bertan. XVII. mende amaierarako Volga eskualdeko merkataritza-hiri garrantzitsua zen Txeboksary. 1781. urtean Kazan probintziako hiriburu izendatu zuten. XX. mende hasieran 5.500 biztanle inguru zeuden hirian, eta zerrategia eta lantegi txiki mordoa zeuden.

1939. urtean trenbidez Kanax hiriarekin lotu zutenetik, Txeboksaryk hazkunde eta garapen handia izan zuen, ekonomia-gune garrantzitsu bihurtuz. 1965. urterako 163.000 biztanle zeuden Txeboksaryn.

Aipatzekoa da Txeboksaryn hogeita bost eliza eta lau monasterio izatea, XVI. mendetik hona eraikitakoak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1897 1926 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
4 600 9 000 31 000 94 000 209 000 307 600 419 592 440 621 453 721

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-jarduera hauek dira nagusiak: ehungintza, zurgintza eta larruzko gaiak. Zentral hidroelektriko bat ere dago.

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuvaxia Ulianov Unibertsitate Estatala dago Txeboksaryn.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txeboksaryn klima kontinental hezea dago, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Neguak oso hotzak eta udak freskoak izaten dira. Azaro amaieratik martxo amaiera arte, lurra elurrez estalirik egoten da.


Datu klimatikoak (Txeboksary)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -9.4 -7.4 -1.5 8.5 18.4 22.2 24.2 22.0 15.5 6.6 -1.2 -6.2 7.6
Batez besteko tenperatura (ºC) −12.9 −10.7 −5.1 4.3 12.6 16.6 18.8 16.6 10.6 3.1 −3.4 −9.1 3.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -16.4 -14.1 -8.5 0.4 7.7 11.9 14.4 12.4 7.2 0.8 -5.8 -12.2 -0.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30 24 24 35 40 66 71 64 54 53 43 34 538
Prezipitazio egunak (≥ ) 9 7 6 7 7 10 10 9 9 11 10 9 104
Iturria: worldweather.org [3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko badiaren ikuspegia
Hiriko badiaren ikuspegia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txeboksary Aldatu lotura Wikidatan