Txekiera
| Txekiera čeština, český jazyk |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Txekiar Errepublika, eta gutxiengo baten hizkuntza gisa Alemania, Austria, Eslovakia eta AEBetan | |
| Eskualdea: | Erdialdeko Europa | |
| Hiztunak: | 12 milioi | |
| Rankina: | 73. hizkuntza mintzatuena | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Eslaviarra Mendebaldeko eslaviarra Txekiera-eslovakiera Txekiera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Txekiar Errepublika, Europar Batasuna | |
| Erakunde araugilea: | Txekieraren Institutua | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | cs | |
| ISO 639-2: | cze | |
| ISO 639-3: | ces
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Txekiera[1][2] Txekian hitz egiten den eslaviar taldeko hizkuntza da, bertako hizkuntza ofiziala delarik. 12 milioi hiztun ditu eta latindar alfabetoa erabiliz idazten da. Eslovakiera eta poloniera dira txekieratik hurbilen dauden hizkuntzak.
Historia [aldatu]
Txekierazko lehenengo idazlanak XIII. mendekoak dira. Jan Husek eta moraviar anaiek ortografia finkatu zuten eta hizkuntza aberastu zuten. XVI. eta XVII. mendeetan, ordea, alemana nagusitu zitzaion txekierari. XVIII. mendean nazio sentimenduaren eraginez txekierak berpizkunde bat izan zuen: txekierazko hizkuntza eta literatura katedra bat sortu zen Pragako unibertsitatean eta Dobrovsky-k eta Jungmann-ek txekiera modernoaren gramatikaren eta hiztegiaren oinarriak jarri zituzten. Alfabeto latinoaren zeinuez idazten da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
| Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
|---|---|---|
|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |
||
|
||||||||||||||