Txema Auzmendi
Wikipedia(e)tik
Txema Auzmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1949 - ) jesuita eta kazetaria da. Euskalgintzaren aldeko lanak publikotasuna eman dio.
Kazetaritza lanei 1988an ekin zien. Egunkaria Sortzen taldeko bultzatzaileetariko bat izan zen eta Euskaldunon Egunkariaren sorreran hasiera–hasieratik parte hartu zuen.
[aldatu] "Egunkaria" kasua
Sakontzeko, irakurri: Egunkariaren itxiera
Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an, eta jesuita euskalduna atxilotu eta 20 egun egin zituen preso. Azkenean, 2009ko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa. 2010eko apirilaren 12an Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu zuen, Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealdairekin batera.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Txema Auzmendiren biografia, Euskonews Gaztea astekarian.
- (Euskaraz) Biografia laburra, Berria egunkarian.