Txernihiveko oblasta
|
Txernihiveko oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Txernihiv | ||
| Eremua | 31865[1] km² | ||
| Biztanleria | 1138744[1] (2008) | ||
| Dentsitatea | bizt / km² | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera | ||
| www.chernigivstat.gov.ua/ | |||
Txernihiveko oblasta (ukraineraz: Чернігівська область, translit. Chernihivs’ka oblast’) Ukrainako iparraldeko oblasta da. Ekialdean Sumyko oblastarekin du muga, hegoaldean Poltavako oblastarekin, mendebaldean Kieveko oblastarekin, ipar-mendebaldean Bielorrusiako Homelgo oblastarekin eta ipar-ekialdean Errusiako Briansk oblastarekin. 31.865 km²ko azalera du eta 2008an 1.138.744 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txernihiv da.
Desna ibaiak ipar-ekialdetik hego-mendebaldera zeharkatzen du eskualdea.
Ekonomia [aldatu]
Nekazal produktu nagusiak patata, azukre-erremolatxa, lihoa, fruituak eta barazkiak dira. Industria oso garaturik dago: elikagaien prozesamendua, kontsumoko artikuluen produkzioa, petrolio ateratzea, makinagintza (nekazal makineria, elikagaiak prozesatzeko tresneria) eta papergintza[2].
Hiri nagusiak [aldatu]
Txernihiveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko populazioa[3]):
- Txernihiv: 300.497 biztanle
- Nizhyn: 75.648 biztanle
- Pryluky: 62.044 biztanle
- Bakhmatx: 19.433 biztanle
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b c Ukrainako oblastak World-gazetteer.com
- ↑ Chernigov oblast, Ukraine (Chernihiv) Ukrainetrek.com
- ↑ Txernihiveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
|
|||||||||||