Txernivtsi
|
Txernivtsi |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| 'Ofiziala' | Чернівці | ||
| Estatua | |||
| Oblast edo probintzia | Txernivtsi | ||
| Koordenatuak | 48°18′N 25°56′E / 48.3°N 25.933°EKoordenatuak: 48°18′N 25°56′E / 48.3°N 25.933°E | ||
| Eremua | 153 km2 | ||
| Garaiera | 248 m | ||
| Lehen aipamena | 1408 | ||
| Posta kodea | 25000-25490 |
||
| Biztanleria | 242.250 bizt. (2005) | ||
| Dentsitatea | 1.583,33 bizt./km² | ||
| http://chernivtsy.eu// | |||
Txernivtsi[1] (ukraineraz: Чернівці; errusieraz: Черновцы́, translit. Chernovtsy; alemanieraz: Czernowitz; polonieraz: Czerniowce; errumanieraz: Cernăuți) Ukrainako mendebaldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua da. Prut ibaiaren ertzean dago, Karpato mendien ondoan. 2005ean 242.250 biztanle zituen[2].
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1408. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz eta Bukovinako erreinuko hiriburua zen garai hartan. XVI. mendeko 30eko hamarraldian Otomandar Inperioaren mende gelditu zen, eta 1774tik aurrera Austriaren mendean. Lehen Mundu Gerra amaitutakoan Errumaniak bereganatu zuen. 1940an, iparraldeko Bukovinarekin batera, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren parte bihurtu zen, Sobietar Batasunaren administraziopean[3].
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Txernivtsi) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 15.3 | 21.3 | 24.6 | 30.7 | 33.5 | 35.6 | 37.4 | 37.7 | 36.3 | 31.0 | 23.8 | 17.9 | 37.7 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.1 | 1.7 | 7.2 | 14.5 | 20.4 | 23.1 | 25.1 | 24.6 | 19.6 | 13.8 | 6.1 | 0.9 | 13.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -2.9 | -1.8 | 2.7 | 9.2 | 14.9 | 18.0 | 19.8 | 19.1 | 14.3 | 8.8 | 2.6 | -1.9 | 8.6 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -30.7 | -29.0 | -20.7 | -13.6 | -2.0 | 3.0 | 7.4 | 3.4 | -4.4 | -9.7 | -17.5 | -28.0 | -30.7 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.7 | -4.7 | -0.9 | 4.6 | 9.8 | 13.3 | 15.1 | 14.4 | 9.9 | 4.9 | -0.2 | -4.4 | 4.7 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 26 | 30 | 32 | 47 | 75 | 88 | 97 | 75 | 50 | 36 | 32 | 33 | 621 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 7 | 7 | 11 | 16 | 17 | 18 | 15 | 13 | 13 | 13 | 12 | 9 | 151 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 14 | 15 | 10 | 3 | 0.03 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 7 | 13 | 63 |
| Eguzki orduak | 65 | 75 | 123 | 162 | 219 | 233 | 247 | 246 | 188 | 141 | 68 | 53 | 1820 |
| Hezetasuna (%) | 83 | 81 | 75 | 69 | 69 | 71 | 71 | 73 | 75 | 79 | 84 | 85 | 76 |
| Iturria (1): Pogoda.ru.net[4] | |||||||||||||
| Iturria (2): NOAA (eguzki orduak)[5] | |||||||||||||
Ekonomia [aldatu]
Unibertsitatea du eta burdinbide gune garrantzitsua da. Industria-arloan ezagunak dira haren azukre-findegiak, janari-industria, zurgintza, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.