Txerto hirukoitz biriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerto hirukoitz birikoa» orritik birbideratua)
Txerto hirukoitz biriko
MotaTxerto moteldu eta combined vaccine (en) Itzuli
Erabilera
Marka komertzialaPriorix (en) Itzuli eta M-M-RVAXPRO (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD022542
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Txerto hirukoitz birikoa[1] hiru gaixotasun biriko prebenitzeko (elgorria, errubeola eta hazizurria) erabiltzen den txerto konposatua da. Txerto honek aipatutako gaitzak eragiten dituzten birusak ditu, indargabetuak edo motelduak.

Euskal Herrian eta munduko herrialde gehienetan ume guztiei ematen zaie txerto hirukoitz hau, bi dositan: lehenengoa urte batekin eta bigarrena 4 urteekin.

Txerto honi esker elgorria, hazizurria eta errubeolaren intzidentzia asko jaitsi da herrialde gehienetan. 1970eko hamarkadaren hasieran hasi zen erabiltzen AEBetan eta Europan, eta gaur egun mundu osoan aplikatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.