Aitor Begiristain
Wikipedia(e)tik
(«Txiki Begiristain» orritik birbideratua)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Aitor Begiristain Mujika | |
| Ezizena | Txiki | |
| Jaio | 1964ko abuztuaren 12a | |
| Olaberria (Gipuzkoa) | ||
| Posizioa | aurrelaria | |
| Garaiera | 1,71 m | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1982-1988 1988-1995 1995-1997 1997-1999 |
Real Sociedad FC Barcelona Coruñako Deportivo Red diamonds |
248 (34) 223 (63) 43 (4) 61 (16) |
Aitor Begiristain Mujika (Olaberria, Gipuzkoa, 1964ko abuztuaren 12a), Txiki Begiristain izenaz ezaguna, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan aritutako euskal herritar futbolaria da.
2003ko ekainetik 2010eko uztail arte, Bartzelona futbol taldeko zuzendari teknikoa izan zen. Begiristainen sei denboraldiko kargualdi horretan, talde hark guztira dituen hiru Europako txapeldunen ligetatik bi irabazi zituen, bai eta Espainiako lau Liga eta Espainiako Errege kopa bat ere, beste zenbait tituluren artean. Kargualdi horren aurretik, Bartzelona futbol taldeak hainbat urte zeramatzan munta handiko titulu bat ere eskuratu gabe.
Eduki-taula |
Kirol ibilbidea [aldatu]
- 1982-1988: Real Sociedad
- 1988-1995: FC Barcelona
- 1995-1997: Real Club Deportivo de la Coruña
- 1997-1999: Urawa Red Diamonds
Palmaresa [aldatu]
- Espainiako lau Liga (1991, 1992, 1993, 1994)
- Espainiako bi Errege Kopa (1987, 1990)
- Espainiako bi Superkopa (1982, 1995)
- Txapeldunen Liga bat (1992)
- Europako Errekopa bat (1989)
- Europako Superkopa bat (1989)
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Jokalariaren informazioa Errealaren webgunean