Txildeberto I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txildeberto I.a (497-558), errege frankoetako bat izan zen, merovingiar leinukoa, Klovis I.aren semeetako bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louvreko Museoan kontserbatzen den Txildeberto I.aren estatua.

Bere aita 511n hil ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen, eta, Txildebertok, Parisko hiria, eta, iparraldetik Somme ibairaino eta, mendebaldetik, Mantxako kanaleraino hartzen zuen lurraldea oinordetu zuen. Parisko errege bihurtu zen.

Orleanseko errege zen bere anaia Klodomiro hil zenean, bere beste anaia Klotariorekin batera, Soissonseko erregea zena, bere ilobei lepoa moztu zien, heredentzia bereganatzeko. Orleanseko errege bihurtu zen.

534an, Klotarioren laguntzarekin, Burgundia konkistatu zuen. Erresuma berri hau, bien artean gobernatu zuten.

Zenbait espedizio bidali zituen Espainiako bisigodoen aurka. 542an, Iruña bereganatu zuen bere anaia Klotario I.aren laguntzarekin. Zaragoza setiatu zuen, baina erretiratzera behartua izan zen. Espedizio honetatik, Parisera, erlikia eder bat eraman zuen, San Vizenteren tunika, honen omenez, Parisko ateetan, San Vizenteren monasterio ospetsua eraikiarazi zuelarik, beranduago, Saint-Germaine-des-Préseko abadia bezala ezagutuko zena.

558an, seme-alabarik gabe hil zen, eta Klotariok bereganatu zuen bere erresuma, Klovisen erresuma berbateratuz.


Aurrekoa
Klovis I.a
Frankoen erregea
524-558
Ondorengoa
Klotario I.a


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txildeberto I.a Aldatu lotura Wikidatan