Txileko komuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txileko komunak herrialdearen administrazio-banatekan beheko maila batean dauden erakundeak dira, eskualdeen eta probintzien behean. Euskal Herrian ezagutzen dugun Udalerriaren baliokidea da.

Txileko Komuna erakunde subnazional txiki bat da hiribarru, landatarra, edo mistoa; zenbait hiri, herri edo herrixka elkartuz sortutakoa. Komuna baten barruan egon daitezke hiri edo herri bat baino gehiago, hala nola: hiriak (5.000 biztanle baino gehiago), herriak (2.001 eta 5000 arteko biztanle, edo 1000 eta 2001 artekoa, biztanleen %50 bigarren edo hirugarren sektoreko ekonomia-jardueran badaude), edo beste edozein motako herrixka edo giza-kokaleku batzuk.

2010. urtean 346 komuna daude, 54 probintzietan biltzen direnak.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komuna bakoitzaren (edo komuna elkarte) toki-administrazioa udalean datza. oro har, udalak komuna bakar bat administratzen du, alabaina, Cabo de Hornos komunaren kasuan udalak Cabo de Hornos eta Antártica komunak administratzen ditu.

2008. urtean 346 komuna eta 345 udal daude.