Txilibitu
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau musika instrumentuari buruzkoa da; arraina gaitzat duena beste hau da: Txilibitu (arraina)
Txilibitua nota bakarreko haize instrumentua da. Seinale akustikoak emateko erabiltzen den tresna txikia da, putz eginez txistuaren antzeko soinua egiten duena. Zentsu zabalagoan, hitza txistu-antzeko soinu edota forma duten instrumentuak izendatzeko erabiltzen da[1].
Mota askotako txilibituak daude: poliziak erabiltzen dituen txikiak, tren-makinek edo itsasontziek erabiltzen dituztenak, eta abar. Musikarako ere erabiltzen dituzte, adibidez, samba-abesti batzuetan zurezkoak jotzen dituzte.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Txilibitu, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=txilibitu
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |