Txilibitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poliziaren txilibituak.

Txilibitua nota bakarreko haize instrumentua da. Seinale akustikoak emateko erabiltzen den tresna txikia da, putz eginez txistuaren antzeko soinua egiten duena. Zentsu zabalagoan, hitza txistu-antzeko soinu edota forma duten instrumentuak izendatzeko erabiltzen da[1].

Mota askotako txilibituak daude: poliziak erabiltzen dituen txikiak, tren-makinek edo itsasontziek erabiltzen dituztenak, eta abar. Musikarako ere erabiltzen dituzte, adibidez, sanba-abesti batzuetan zurezkoak jotzen dituzte.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txilibitu Aldatu lotura Wikidatan
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Txilibitu. .


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.