Txilibitu (arraina)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txilibitu (arraina)
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaLabridae
GeneroaLabrus
Espeziea Labrus mixtus
Linnaeus, 1758

Txilibitua edo durdo txilibitua (emeen izena), edo aiena (arren izena) (Labrus mixtus) Labridae familiako ur gaziko arraina da, ipar-ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1]. Luzarana da eta kolore biziak ditu.[2] Bizkaian txistu edo galjoi ere diote.[3]

Labridae familiako beste espezie askoren kasuan bezala, arrainak gazteak direlarik emeak dira beti, eta adin batetik aurrera zahartuz gero ar bilakatzen dira, eta kolorazioa zeharo aldatzen zaie. Horratx sexu bien izenak desberdinak izatearen arrazoia.

Sinonimoak: Labrus bimaculatus, Labrus bergylta.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakarrik bizi da edo bikotearekin ugalketa garaian, normalean gorgonien egituretan, 40-80 metroko sakoneran dauden haitzulo eta zirrikituetan ematen dituzte gauak, udazkenean 200 metrotara jeisten eta udaberrian 15 metrotara igotzen direlarik.[4][5]

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilibituak krustazeo eta moluskuak jaten ditu batez ere, baita zizareak eta arrain txikiak ere.[4]

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa udaberrian edo udan gertatzen da zonaldeen arabera. Eztei-jantzia duten arrak lurraldekoi eta erasokorrak bihurtzen dira, algez egindako euren amodiozko habira hurbiltzen saiatzen diren arerioekiko. Emeek 1.000 arrautza errun ditzakete, arrek berehala ernaltzen dituzte eta bi asteren buruan eklosionatzen dira.[4][5]

Jaio berriak, maiz, gurasoekin multzotan egiten dute igeri eta 20 urteko bizi iraupena dute.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atlantikoko erdialdean aurki daiteke, Norvegiatik hasi eta Dakarreraino. Azoreak eta Madeira, Kanarietan eta Mediterraneoan ere.[6][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bauchot, M.-L., 1987. Poissons osseux. 891-1421. orr. A W. Fischer, M.L. Bauchot y M. Schneider Fiches FAO d'identification pour les besoins de la pêche. (rev. 1). Méditerranée et mer Noire. Zone de pêche 37. Vol. II. Commission des Communautés Européennes and FAO, Erroma, Italia
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  4. a b c d «Dr. Giuseppe MAZZA Journalist - Scientific photographer > Labrus mixtus» www.photomazza.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Gallito de rey, gallano (Labrus mixtus, Labrus bimaculatus)» www.vivelanaturaleza.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).
  6. «GALLITO REY - PECES DE ESPAÑA EN ESPAÑA» www.viarural.com.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-29).


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.