Tximino mozkorraren hipotesia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tximino mozkorraren hipotesiaren arabera gizakiek etanolarekiko duten dependentzia azaltzeko oinarri genetikoa dago, Homo sapiensaren arbasoek frutarekiko dependentzia handia zutelako. Etanola modu naturalean sortzen da fruitu oso helduetan eta horregatik baliteke egotea nahi bat horrelako sustantziak lortzeko.

Hipotesi hau lehenengo aldiz Robert Dudleyk proposatu zuen Berkeley Unibertsitatean eginiko sinposio batean. Dudleyren ustez droga gehienek nahiko erabilera historia laburra duten bitartean etanolarekiko atrakzioa oso urrundik etor daiteke. Bere ustez frutaren etanola energia iturri ona izaz zitekeen eta jada hartzidura hasia zuten fruituen usaina lagungarri litzateke primateentzat aurkitu ahal izateko. Etanola molekula arina da eta oso azkar hedatzen da airean zehar. Primateek usaimen ona dute alkoholarekiko, beste animali askok baino hobea. Garaiko atrakzio horrek gaur egungo dependentzia ekar lezake.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]