Txinako kutsadura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aire kutsatua, Pekingo zeruan.
Txinaren CO2 isurpenak, milioi tonatan, 1980tik 2009 arte.

Txinako kutsadura oso handia da, Txinak izan duen berebiziko hazkunde ekonomikoak eraginda hango industria asko hazi delako eta kutsadura murrizteko neurri askorik hartu ez delako. Kutsadura edozein substantziak edo energia motak ekosistema batean sortutako desoreka edo kaltea da. Ondorioz, gizakiei ere kalte egingo die.

Txina da atmosferara gas kutsakor gehien isurtzen duen herrialdea. 2009an, Txinak 25,7 milioi tona sufre dioxido isuri zituen atmosferara. Gainera, 20 hiri kutsatuenetatik 16 Txinan daude.

Txina kontaminazio handia eukitzeko arrazoi hauek ditu:lehenego arrazoia landareko ikatza daudela herrialde osoan zehar.Beste arrazoi larria da chinako tximiniatik ke gehiago izurtzen ari dira.Txinan sortzen diren aerosolak joaten dira hodeietara eta aerosola hodeietara iristen direnean ekaitz bortitzak gertatzen dira txinan eta indian.Aerosolez karagatutako hodeiak estatu batuen hondartzetara joan daiteke haizearen bidez eta kaltetu al dezake beste kontinente batzuk.Gainera,txinako hiri gehienek euri azidoa euki dituzte eta nekazarien baratzak eta uztak hondatu dira.

Kutsadura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare industrialen ondoriz,aire kutsakorra

Industria kutsadura, gehien eragin egiten duen kutsadura da leku pobreetan eta Txinan.Kutsaduren ezusteak oso kaltegarriak izan direnez azken urteotan, iskanbila asko sortu dute txinan.

Munduko Bankuaren 1997ko informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an,munduko bankua Txinaren kutsadurari buruz datu batzuk eman zituen:

1-Ehun mila hil egon ziren arnasketa txarra eukitzeagatik,kutsadura atmosferiko industrialari esker.

2-Industria deskargen ondorioz,ia ibai guztiak kutsatuta daude.

3-Garapen ekonomikoa garatzen bada kutsadura gehiago egongo da.

4-Txinako gobernuak ez baluten ibaien kutsadura murriztu,ibaiak ukitzerakoan kutsakorrak izango ziren ukimenarentzako.

komunikazioak informatzen dute[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako gobernuak esan duenez,industria kutsadurari esker, kantzerra izan da hiltzeko lehenengo kausa. Urte bakoitzean,ehun mila txinatar hiltzen dira kutsadura atmosferiko industrialagatik. 500 milloi txinatar edateko urik gabe daude. 560 milloi txinatarretik %1 bakarrik,aire ona arnasten du eta Txinako ozeano guztiak bizitza marinarik ez dute.

Uraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

300 milioi txinatarrek ez dute edateko urik. Gainera, 700 milioi txinatarrek ur kutsatua edaten dute. Lurpeko uren ia %90 kutsatuta daude, eta ibaietatik % 80tan ez dute arrantza egiterik.

Airearen kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lainoa, Txinan, kutsaduraren ondorioz.

Txinako 338 hirik oso aire kutsatua dute. Euri azidoa dute % 30 hiritan. 750.000 txinatar hiltzen dira minbiziagatik. Tianjin, Chongqing eta Shenyang dira aire kutsatuena duten Txinako hiriak.

Kutsaduraren puntuazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioak gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren jaiotza afektatu du asko kontaminazioa.jaiotzen diren umeak ehuneko berrogeita malformazioak dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]