Txinako Herri Errepublikaren eragina Afrikan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txina eta Afrika munduko mapan kokatuta.

Txinako Herri Errepublikaren eragina Afrikan antzinatik dator, duela bi mila urte inguru Zetaren ibilbideak ekialde eta mendebaldeko herrien artean hainbat merkatugai trukatzen zituzten garaitik.

XX. mendearen amaieran Txinako Herri Errepublikaren hazkunde ekonomikoa handitzean, eta hazkunde hori mantentzeko beharrezkoak zituen lehengaiak ziurtatzeko Txinako gobernuak hainbat akordio sinatu zituen Afrikako hainbat herrirekin. Lehengaiak ateratzeagatik Txinako gobernuak herrialdeko azpiegiturak berriztu eta hobetzen ditu. Angolan esaterako, 30 urteko gerra zibilaren ondoren, ia erabat birrinduta zegoen errepide eta trenbide sarea erabat berritzen ari dira Txinatik etorritako milaka langilek.

2020rako Txina eta Afrikako merkataritzaren balioa 100.000 milioi dolarrera iristea aurrikusten da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.