Txinatar bolak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ben Wa bolak, geisha bolak edo txinatar bolak bola batzuk dira, generalean bat edo bi, nahiko arinak, barruan beste bola txikiagoak izaten dituztenak. Mugimenduarekin barruko bola txikiek kanpokoei jotzen diete, bibrazio desberdinak sortuz; bibrazio horiek erotikoak eta plazerraren sortzaileak dira. Horretarako emakumeak bagina barruan sartu behar ditu.

Txinatar bolak

Eduki-taula

Jatorria [aldatu]

Garbi baldin badago Asiako ekialdean sortu zirela, ezin da esan zehatz-mehatz non eta nola. Antza denez, nahiz eta txinatarra izena izan, jatorria Japonian egon daiteke. Elezahar desberdinek jatorri hori azaltzen saiatu dira: esaterako enperadore baten grina sexualak asetzeko enperadorearen kontseilariek bola horiek asmatu omen zituzten korteko konkubinek jostailu horiek erabiliz unean prest egoteko. Ohikoa izan da baita geishen asmakizun bezala aurkeztea ere. [1]

Erabilerak [aldatu]

Bola hauek erabilera desberdinak dituzte:

  • Jostailu erotiko bezala, egintza sexualean, bai bikotean baita marturbazioan ere.
  • Pixa eusteko egiten diren pelbiseko beheko partea indartzeko ariketak egiteko. Adinaren ondorioz edo haurdun egon ondoren baginak indarra galdu egiten du eta tresna hau oso egokia izaten da horrelako arazoen tratamenduan. [2]
  • Pelbiseko giharrak indartzeko ariketak, ekintza sexuala iraun arazteko eta hobetzeko.

Kanpo loturak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Bibliografia [aldatu]

  • James A. Duke: The Green Farmacy. New Discoveries in Herbal Remedies for Common Diseases and Conditions from the World's Foremost Authority on Healing Herbs. Hadcover, Rodale Press, 1997. 621 or. ISBN: 9780875963167.
  • Alicia Misrahi: En mi casa o en la tuya: confesiones de tuppersex. Teià, RobinBook, 2007. ISBN 978-84-9727-878-6

Ikus, baita ere [aldatu]