Txindasvinto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txindasvinto
Txindasvinto

Bisigodoen errege
642 – 653, baina azken urteak semearekin batera 649-653
Aurrekoa Tulga
Ondorengoa Recesvinto

Jaiotza 563 inguru
Heriotza 653ko irailaren 30a
Ezkontidea Riziverga
Seme-alabak Recesvinto

Txindasvinto[1] edo Khindasvinto (563 inguru - 653ko irailaren 30) bisigodoen erregea izan zen (642-653)[2]. Konjura batez kendu zion tronua Tulgari eta, 642ko apirilaren 30ean, nobleei bere burua hautarazi eta gotzainei bedeinkarazi zien. Estatua saneatu zuen, ustelkeriari ekidin, altxamenduak itzali eta lege berriak ezarri ziren. Recesvintoren aita izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege bisigodoak: Txindasvinto, Recesvinto eta Egika

Txindasvinto 563 inguruan jaio zen eta 653an hilko zen.

Riziberga izan zen bere emaztea eta 3 seme eta alaba bat, behintzat, izan zituen.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bisigodoen errege izan zen (642-653). 79 urteko agurea bazen ere, noblezia eta kleroa kontrolatzen jakin zuen. Altxamenduaren arriskua zaindu nahian, erbesteratze eta konfiskatze ugariz gain, nobleen familiako 200 godo eta behe mailako beste 500 exekutarazi zituen. Alde egin zutenak Gallia Narbonensis probintziara joan ziren errege frankoen laguntzaren bila edo baskoien lurraldeetara.

646an egindako VII. Toledoko Kontzilioan, bere ekintzak onartu eta indartu egin ziren. Erregearen aurka altxatzen zenari zigor gogorragoak ezarriko zitzaizkien; baita haiei laguntzera ausartzen ziren elizgizonei ere. Gotzain asko geratu zen kontzilio honetatik at, ez baitzuten erregea elizaren esparruan zuen esku-hartzea onartzen:

  • Erregeak kleroak gaizkileei babesa aurkitzen laguntzeko aukera mugatu egin zuen.
  • Erregeak kleroaren hainbat pribilegio legal kendu egin zien eta epaiketetara joan beharrean ziren.
  • Erregeak berak izendatzen zituen gotzainak.
  • ...

Oposizioa indargabetuta, erreinuan ordena eta lasaitasuna nagusitu zen eta oinordekotzako monarkia ezartzera lortu zuen. Adinagatik, bere semea zen Recesvintorekin lotuta gobernatu zuen 648ko urtarrilaren 20tik 653ko irailaren 30ean hil zen arte.

Agintaldiaren ekintza bortitzak ospea eman bazioten ere, Elizak zintzo gogoratzen du Txindasvinto, lur asko eta pribilegio ugari eman baitzizkion.

Ogasuna ere zaindu zuen eta, horretarako, matxinoei bere jabetzak konfiskatu zizkien eta zerga sistema zuzenago bat ezartzen saiatu zen.

Arlo militarrean, baskoien eta lusitaniarren altxamenduei eusteko kanpainari ekin zion.

Legegintzan ere lan handia egin zuen, bai politika eta baita ekonomia edo gizartea arautuz. Braulio Zaragozakoarekin elkarlanean, godo eta hispanoerromatarrentzako kode legal bakarra garatzen hasi zen, bere seme Recesvintok bukatuko zuelarik. Beraz, Liber Iudiciorum edo Recesvintoren Kodea ezarriko zen, hispanoerromatarrek erabiltzen zuten Alarikoren Brebiarioa eta godoen Leovigildoren Kodea derogatuz.

Erregealdiko azken urteetan, noblezia aurka jarri zitzaion lurrak konfiskatu zitzaizkiela-eta, eta kleroa ere ez zegoen gustura, pribilejioak galdu zituelako. Estatuan ezinegona nagusitu zen eta altxamenduak hasi ziren.

Azken urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi, bizitzaren azken urteak debozio eta ongintzarako ekintzetan eman zituela. San Román de Hornijan (Valladolid)en monasterioa eraikiarazi zuen, hilko zenean, hantxe atseden hartzeko.

Txindasvintori heriotza 653an etorri zitzaion, 90 urte zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txindasvinto Aldatu lotura Wikidatan