Txirri, Mirri eta Txiribiton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribiton 2007an. Ezkerretik eskubira: Jose Ignazio Ansorena (Mirri), atzealdean Txema Vitoria (Txiribiton) eta Xabier Otaegi (Txirri), azken hau aurpegi zuriz.
Txirri, Mirri eta Txiribiton 2007an. Ezkerretik eskubira: Jose Ignazio Ansorena (Mirri), atzealdean Txema Vitoria (Txiribiton) eta Xabier Otaegi (Txirri), azken hau aurpegi zuriz.
Datuak
Jatorria Donostia (Gipuzkoa)
Urteak 1972 - gaur egun
Webgunea www.txirrimirrietatxiribiton.com
Taldekideak
Xabier Otaegi
Jose Ignazio Ansorena
Txema Vitoria

Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaraz aritzeko sortu zen lehenengo pailazo taldea da eta, gaur egun, beren urte askotako jardunarengatik eta telebistan izandako ibilbidearengatik oso ezagunak dira.

Pailazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea osatzen duten pailazo edo kideak honako hauek dira:

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru pailazoak xelebreak dira dudarik gabe, baina bakoitzaren nortasuna ondo definituta dago. Txirri jakintsua, dotorea, eta azkarra. Mirri bihurri hutsa, inbidiatsua eta zirikatzailea. Harroxkoa gainera. Txiribiton, aldiz, ogi pusketa gozoa, samurra eta adiskide leiala. Hirurak beti elkarri zirika eta elkarrengandik urrutiratu ezinik. Horixe da beren arrakastaren iturburua: hirurak elkartzen dituen adiskidetasuna.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko martxoaren 25ean egin zuten lehen emanaldia Donostiako Kresala elkartean. Garai hartan umeentzat euskarazko ikuskizunik ez zegoen eta hutsune hori betetzeko asmoz hasi ziren pailazogintzan.

Hasieran beste izen batzuk zituzten pailazook eta Txema Vitoriaren ordez Andoni Ezeizak parte hartzen zuen hirukotean: Kixki (Xabier Otaegi) ta Mixki (Jose Ignazio Ansorena) ta Kaxkamelon (Andoni Ezeiza).

Pako Etxebeste apaizgaiaren laguntzaz hasi ziren haurrak gozatzen jartzeko langintzan, pailazogintzan. Estreinako emanaldi hartatik, berehala hasi ziren besteetarako eskaerak eta Euskal Herriko ia bazter guztietan barna ibili ziren hiru pailazoak lehendabiziko hamahiru urte haietan, telebista sortu bitartean. Orduan eta gero ere, beti, euskaraz jardun eta kalitate oneko emankizunak egitea izan da euren asmo eta helburua.

1972tik 1984ra herriz-herri ibiltzeaz gain haurren kantuz osatutako lehendabiziko diskoak (1976an Herri Gogoan egin zuten Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon izenekoa eta 1983an IZn Trikitraka Trikitron) grabatu zituzten baita zenbait ipuin argitara eman ere. 1975ean, saioetarako bidaietan polizien kontroletan sarri zituzten arazoak errazago gainditzeko asmoz, pailazo profesionalen baimena ere atera zuten, Donostiako La Perla diskotekan azterketa eginda, garai hartan beharrezko baitzen Sindikatu Bertikaleko Profesional txartela.

1984ean sortu zitzaien telebista egiteko aukera. Don Don Kikilikon zuen izena lehendabiziko urteetan egin zuten saioak. Haur jolasak, umeen arteko lehiaketa, eta pailazoen festa jendaurrean, pailazoen abenturak ametsetako tokietan, eta kantuak horiexek ziren saio haren osagai nagusiak. Orduantxe bihurtu ziren ezagun Euskal Herriko etxe guztietan puntuak esateko "puxtarri" hitza, "Tortolika" hegazkina, "Amona Martxelon" edo beraien hizkerako esaldi bereziak: "kanpolarroxa", "a faxtidiarse", e.a.

Telebistan hastearekin batera aldatu zituzten izenak ere. Txema Vitoriak hartu zuen Andoni Ezeizaren tokia, eta hala, Txirri, Mirri eta Txiribiton bihurtu ziren.

Lau urtez, 1988.ra arte iraun zuten Don Don Kikilikon eginez. Orduan telebistarako Funtzioa, helduen umore saioa egiteari ekin zioten hiru urtez ostiral iluntzetan eta zuzenean. Txirri, Mirri eta Txiribiton berriz, herriz-herri ikuskizunak eskaintzen hasi ziren, garai batean egin zuten bezalaxe (Pantera Beltza, Patxistein Doktorea, Xaguxarroski Kontea, Melokotonio eta Olinpiadak, Barre egin, ...).

Txanpa honetan, telebistak emandako ospeari esker, egitura handiko jaialdiak antolatu zituzten eta beraiekin Euskal Herri osoa hainbat aldiz zeharkatu zuten. Agian handiena, Gasteizko Araba Arenan (gaur egun Buesa Arena deitutakoan) 1997ko abenduaren 18an burutu zutena: egun bakar batean, goiz eta arratsaldeko funtziotan, 8.000 haur baino gehiagoren aurrean aurkeztu zuten saioa.

1990eko uztailaren 15ean ere, Donostiako Belodromoan, jaialdi erraldoia antolatu zuten, adiskide zuten Joxe Miel Zumalabek eta Egunkaria sortzen taldeak eskatuta, euskarazko Egunkariaren alde. Ia 15.000 mila ikusle bildu ziren. Jaialdi hartarako egokitu zuten Zapi zuria euren abesti famatua, Egunkaria aurrera bihurtuz. Hark eman zion abiada Euskaldunon Egunkariaren egitasmoari, gaur egun Berria denari.

1993an berriz ere telebistako programak grabatzeari ekin zioten. Behin baina gehiagotan, Xabier eta Piterren seme-alabek (Mikel Otaegi, Patrizia, Kattalin eta Peru Ansorena) pailazoen haurtzaroko irudiak antzeztu izan zituzten. Pailazo izeneko diskoaren azalean esaterako, Mikel, Kattalin eta Patrizia agertzen dira.

Milurtekoa amaitzeko Barrebusa telebista saioarekin jarraitu zuten telebistan (1999 eta 2001 artean). Berrikuntza ugari ekarri zituen programa izan zen. Esanguratsuena, programak herri ezberdinetako antzokietan grabatu izana da, ETBko platoan grabatuz ezin baitziren herri ezberdinetara hurbildu.

2001-2002 ikasturtean bete zen Txirri, Mirri eta Txiribitonen 30. urteurrena. Disko berriaren izena hartuz, telebistako saioa ere Altza, Porru! izan zen. Ondorengo urteetan pailazoen telebistako etsai izango zen Kakusai lehen aldiz denboraldi honetan agertu zen.

Beraien lan taldeetan gaur egun komunikabideen profesional famatu diren asko hasi ziren telebistako lanetan: Andoni Egaña, Jaime Otamendi, Karlos Zabala eta Eneko Olasagasti, Kike Amonarriz,... Baita musikari maila handikoak aritu ere: Karlos Giménez, Aitor Amezaga, Iñaki Salvador, Joserra Senperena, Michel Ducau,... Aktoreen artean: Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola, Jose Ramon Soroiz, Elena Irureta, Aitzpea Goenaga, Joseba Apaolaza, Ainere Tolosa, ...

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, 2005.

2002 amaieratik gaur egun arte Trikitraka Trikitron programarekin aritu dira lanean. Urtero aldaketa txikiak sartu izan dituzte, hobetzen jarraitzeko asmoarekin.

Programa egiteko pertsonaia askoren laguntza izan dute: Moro katua, Kakusai, Kakusina, Graxiana sorgina, Juanita detektibea, Elvi sabeliztuna, Txan magoa, Marsel magoa, Maitane, Pepitto, Matixa, baita belaunaldi berria osatu duten Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior ere.

Juniorrren taldea 2003-2004 denboraldian martxan jarri zenetik, ikuskizuna herriz-herri eramateaz gain, askotan izan da Euskal Telebistan Txirri, Mirri eta Txiribitonekin.

2005ean Txirri, Mirri eta Txiribiton – Pailazokeriak – marrazki bizidunetako filma estreinatu zen zine aretoetan.

2007an, taldearen sorreraren hogeita hamabost urte betetzen zirelarik, sona handiko hainbat sari jaso zituzten: Sabino Arana Fundazioak emandakoa, SGAEk eskainitako Urrezko Maximinoa, eta Espainiako "Academia de las Ciencias y las Artes de la televisión" delakoak emandakoa baita ere.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DVD eta bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patxistein doktorea (1991, IK-105)
  • Melokotonio eta olinpiadak (1992, IK-106)
  • Allakuidaos (1994, IK-100)
  • Klikla, telebista (1994, IK-100)
  • Xaguxarroski Kontea (1996, IK-103)
  • Pantera beltza (1997,IK-104)
  • Barre egin (1998, IK-107)
  • Altza, Porru! (2002, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 1 (2003, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 2 (2004, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 3 (2004, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 4 (2005, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 5 (2005, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 6 (2006, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 7 (2006, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 8 (2006, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 9 (2006, EITB)
  • Pailazokeriak, Pelikula (2006, Elkar)
  • Trikitraka Trikitron 10 (2007, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 11 (2007, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 12 (2007, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 13 (2007, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 14 (2008, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 15 (2008, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 16 (2008, EITB)
  • Triki-oke - Pailazoen karaokea (2008, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 17 (2009, EITB)
  • Trikitraka Trikitron 18 (2009, EITB)

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Atzerkietan grabatutako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EITBren Iparragirre Sari Berezia (2005)
  • Sabino Arana Saria (2007)
  • Euskadiko Arte Eszenikoen Max Saria (2007)
  • Telebistako Akademiaren Autonomi Haur Programa Onenaren Saria (2007)
  • Merezimenduzko Argia Saria eman zitzaien beren ibilbideagatik (2010)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]