Txirrindularitza

Wikipedia(e)tik
(Txirrindularitik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cycling.gif

Txirrindularitza kirol bat da, aisirako modu bat izan daiteke, edo baita garraiobide bat ere. Kirol gisa, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) arautzen du, baina badira beste hainbat erakunde ere, txirrindularitzako beste arloak lantzen dituztenak (ikus UCI Pro Tour).

Txirrindularitzan, bi gurpileko txirrindu batean jarduten da, oinekin bi pedal sakatuz eta zagoekin indar eginez.

Pistan izaten diren lasterketak lastertasunezkoak edo erresistentziazkoak izaten dira. Errepideetan egiten direnak oso ezagunak dira, batik bat profesionalen artean egiten diren itzuli handiak. Ezagunak dira halaber astebete irauten duten itzuliak (Euskadiko itzulia, Kataluniako Volta, besteak beste) eta baita egun bakarreko lasterketak ere (Milán-San Remo, Paris-Niza, eta Donostia klasikoa, besteak beste). Txirrindularitza olinpiar kirola da 1896. urteaz geroztik.

1900. urtean sortu zen Nazioarteko Txirrindularitza Federazioa (Union Cycliste Internationale, UCI). Garai haietan hasi ziren itzuli handiak antolatzen: Frantziako Tour-a (1903), Italiako Giroa (1908), eta Espainiako Vuelta (1935). 1965. urtean, txirrindulari profesionalen eta amateurren artean izan ziren gorabeherak zirela eta, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak txirrindularitza Olinpiar Jokoetatik kentzeko mehatxua egin zuen; hala, UCI zena bi elkartetan banatu zen: profesionalak biltzen dituen Fédération Internationale du Cyclisme Professionnel (Europako 10 herrialde biltzen dituena) eta Fédération Internationale Amateur de Cyclisme (munduan zehar 100 elkarte kide baino gehiago dituena).

Eduki-taula

[aldatu] Txirrindularitza kirol bezala

[aldatu] Lasterketa ezagunak

Miguel Indurain txirrindularia

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak