Txirrista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txirrista bat haur jolastoki batean.

Txirrista jolasteko eraikin bat da, haurrentzako aisialdi tokietan eta ur parkeetan kokatua dagoena. Azalera zeihar eta irristakor batez osatuta dago. Txirristako goi aldera, eskailera batzuen bidez heltzen da, ondoren, txirristan zehar behera irristatzeko. Ur parkeetako txirristek urmael batera eramaten dute haurra.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrista baten osagaiak, erabileraren araberakoak izan daitezke, baina, ur parke batean, honako osagai hauek izaten ditu:

  • Txirrista edo irristadera: beira zuntzezkoa izaten da eta bihurguneak eta biraguneak ditu.
  • Sarbide dorrea: txirristatik irristatzen hasiko den tokira heltzeko balio du. Metalezkoa, hormigoizkoa edo zurezkoa izan daiteke. Lurraren altugune naturalak ere erabil daitezke sarbide dorre bezala erabiltzeko.
  • Euskarri dorrea: xirristaren egitura nagusia eusten duena da.
  • Mekanika ekipoa: ur parkeetako txirristarentzako ura hartzeko, igerilekuen birzirkulazio sistemaren bonba eta iragazki independenteak osatzen dute.

Formaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hodi txirrista: irristadera plastikozko egitura borobil bat da.
  • Espiral eiteko txirrista: irristatze azalera plastikozkoa da, eta itxiagoa edo irekiagoa izan daitekeen bihurgune bat eratzen du.
  • Malda anitzeko txirrista: azalerak bi irristatze malda edo gehiago ditu.
  • Uretako txirrista: azaleraren gainean, irristatzea errazten duen ur geruza batek doa txirristan behera. Txirrista hau, luzera handikoa izan daiteke eta altuera ezberdinak izan ditzake. Baita, ibilbidean zehar, bihurgune asko ere. Beste txirrista motetan ez bezala, ur parkeetako txirristetan abiatze postura ezberdinak har daitezke. Eserita, atzerantz etzanda edo aurrerantz etzanda, adibidez.

Sarbidearen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirristara, zuzenean, eskailera batetatik edo umeek jolas egin dezaketen eraikin batetik hel daiteke. Eraikin honek, balio estetikoa ere eman diezaioke txirristari. Egitura honek forma ezberdinak har ditzake: etxetxoa, dorrea, gotorlekua... Aldi berean, beste elementu batzuetatik ere sar daiteke txirristara aldi bakoitzean bat edo denak joko berean: eskailerak, sokak...

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txirrista Aldatu lotura Wikidatan