Txistor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txistor pintxoak
Chistorra.jpg

Txistorra euskal hestebete edo saltxitxa da. Prestatzeko koipe asko duen (%70-%80 artean) txerriki fresko txikitua (batzuetan txerriki eta behiki nahastuta), baratxuria, gatza, piperrautsa (gorriz koloratzen duena) eta usain-belarrak (normalean perrexil) beharrezkoak dira. Frijitua zein erreta hartzen da[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txistorra denbora gutxian ondutako hestebetea da (24 orduz 2-8 °C-tara), heste natural edo plastikozkoak erabiltzen duena. Normalean txorizo baino argalagoa da, 25 mm diametro eta 40 cm luzera izanik.

Prestaketa ez da zaila: txerrikia ondo xehatu, ongailuak gehitu (baratxuria, gatza, piperrautsa eta usain-belarrak) eta oratu. Hozkailuan 24 orduz utzi. Galkatzeko bildotsaren hesteak erabili eta zartak egin. Ordubete aireztatzen utzi eta ihartu bi edo hiru egunez (12 °C eta %76 hezetasuna).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian San Martin egunean (azaroan) egiten zen txerri-hilketaren hondarrak erabiliz egin ohi da, gero Santo Tomas egunean hiriburuetako merkatuetan saltzeko. Lodosan birika du izena txerriaren birikak erabiltzen dutelako. Espainian ere, txistorra egiten dute, adibidez, Leongo probintzian Chistorra de León (euskaraz "Leongo txistorra"), euskal txistorrak baino behiki gehiago duena.

Dastatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautza frijituak txistorrarekin.

Txistorra frijitua zein erreta hartzen da, normalean beste osagaiekin batera. Agian konbinazio ezagunena arrautza eta patata frijituekin da. Pintxo bezala ere hartzen da, sagardo edo txakolinarekin batera. Txistorra-ogitartekoa ere ezaguna da (baita talo edo croissant baten barruan ere).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txistor Aldatu lotura Wikidatan