Txoko ekologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:58, 9 iraila 2015
Bi liken arroka baten gainean, bi txoko ekologiko ezberdinetan

Ekologian, txoko ekologikoa espezie batek bere ekosistemaren baitan gainerako espezie edo populazioekiko betetzen duen leku funtzionala da. Hitz arruntetan, organismoen multzo bat nola bizi den (bere "lanbidea") adierazteko balio duen hitza da. Baliabideen eta lehiakideen banaketaren aurrean talde edo organismo batek nola erantzuten duen eta, aldi berean, talde horrek ingurua nola aldatzen duen azaltzen du txoko ekologikoak.

Txoko ekologikoaren kontzeptua oso lotuta dago elika-kateekin. Txoko ekologikoa ez da kontzeptu geografikoa, funtzionala baizik. Espezie batekin lotuta dagoen kontzeptu geografikoa habitata da. Funtzioari edo "lanbideari" dagokionez ekosistema baten belarjaleen artean batzuen txoko ekologikoa izango da hosto-jaleena, beste batzuena landareen izerdi-zurrupatzaileena, eta beste batena erro-jaleena.

Era berean, ekosistema batean (baso batean, adibidez) espezie bakoitzak betetzen duen funtzioa desberdina da: batzuk polinizatzaileak dira, beste batzuek fotosintesia burutzen dute, sarraskijaleak eta materia organikoaren deskonposatzaileak ere badaude, etab.

Txoko ekologiko berean bi espezie berdinak daudenean, haien arteko konpetentzia eratzen da eta batek bestea zokoratzen du. Jakina baita ekosistema batek oreka bilatzen duela, ez espezien arteko alferrikako borroka lehiakorra; ondorioz txoko ekologiko batean espezie bakarra dago, alferrikako konpetentzia ekiditeko.

Habitat batean txoko ekologiko desberdinak egon daitezke.

Ekosistema naturaletan espezie exotiko baten sarrera bertako espeziearen lekualdaketa eragiten du, txoko ekologiko horretan espezieen arteko konpetentzia agertzen delako. Sarritan espezie exotikoa izurrite bihurtzen da, kalte larriak sortuz ekosisteman

Ikus, gainera