Txomin Perurena
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Domingo Perurena Telletxea |
| Ezizena | Txomin |
| Jaiotza data | 1943ko abenduaren 15a |
| Jaiotza herria | Oiartzun |
| Jaiotza herrialdea | Gipuzkoa |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea / Ziklo-krossa |
| Rola | Txirrindularia |
| Trebetasuna | Guztiak |
| Profesional taldea(k) | |
| 1966-1969 1970-1978 1979 |
Fagor KAS Teka |
| Teka Orbea Euskaltel-Euskadi |
|
Domingo "Txomin" Perurena Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1943ko abenduaren 15a -) euskal txirrindulari ohia da, 1963 eta 1979 artean profesionala eta 158 garaipen lortu zituena, pistako eta ziklo-krosseko garaipenak kontutan hartu gabe[1].
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Etapa guztietan ondo moldatzen zen txirrindularia izan zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran zegoena. Espainiako Vueltan 12 etapa, Puntukako Sailkapena (1972 eta 1974) eta lidergoa 31 egunez izan zuen, lasteketa irabazi ez dutenena artean emaitzarik onena. Sailkapen orokorrean 1975ean lortu zuen emaitzarik onena: bigarrena izan zen, lidergoa azken etapan, Donostiako kaleetan, galduz. 1977an 4.a, 1974an, 5.a eta 1972an 6.a izan zen[2].
Italiako Giroan etapa bi lortu zituen. Frantziako Tourran 18.a izan zen 1966an eta 1974an Mendiko Sailkapena lortu zuen.
1977an, bostgarrena izan zen Munduko Txapelketan.
Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendaria izan da. Bitan irabazi zuen Espainiako Vuelta: Marino Lejarretarekin Tekan eta Pedro Delgadorekin Orbean.
Palmaresa [aldatu]
Emaitzak lasterketa nagusietan [aldatu]
| Lasterketa | 1966 | 1967 | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako Giroa | - | - | - | - | - | 34.a | Utzi | 37.a | - | 41.a | - | 52.a | - |
| Frantziako Tourra | 18.a | - | - | 38.a | 90.a | - | - | - | 44.a | - | 71.a | - | - |
| Espainiako Vuelta | 12.a | Utzi | 24.a | 23.a | Utzi | 16.a | 6.a | 44.a | 5.a | 2.a | 17.a | 4.a | 22.a |
| Txirrindularitzako Munduko Txapelketak |
- | - | - | - | - | 25.a | 14.a | - | 8.a | 24.a | 13.a | 5.a | - |
Taldeak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Txomin Perurena (euskaraz.net)