Txontal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txontal
Tabasco. Altar chontal.JPG
Txontalen aldare tipikoa
Biztanleak guztira 60.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Mexiko: Tabasco
Hizkuntza Tabascoko txontalera, gaztelania.
Erlijioa Katolizismoa eta maien erlijioa.
Zerikusia duten beste giza taldeak Txoleak eta beste maiak

Txontal (gaztelaniaz: chontal; izena nahuatlerazko chontalli hitzetik dator, "atzerritar" esan nahi duena[1]) Mexikoko hego-ekialdeko izen bereko indiar herriko kidea da. Hizkuntza maia-kitxe hizkuntza familiakoa dute. Antzina Tabasco inguruan bizi ziren; gaur egun Grijalva eta Usumacinta ibaien bokalean bizi dira, giro hezea duten ordokietan. Artoa, kafea, azukre-kanabera, arroza eta barazkiak lantzen dituzte eta hegaztiak eta zerriak hazten. Katolikoak dira, santuak gurtzen dituzte eta ospakizun handiak egiten dituzte haien omenez. Gaur egun 25.000 biztanle inguru dira (1982).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Flores López, José Manuel (2006), Chontales de Tabasco, Comisión Nacional para el Desarrollo de los Pueblos Indígenas, ISBN 970-753-050-2, OCLC 71836728, http://www.cdi.gob.mx/index2.php?option=com_docman&task=doc_view&gid=11&Itemid=99999999 .