Txori Buruko plaka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Birds Head plakaren mapa

Txori Buruko plaka, mikroplaka tektoniko bat da, 0,01295 estereorradianeko hedadura duena. Oro har, Australiako plakari lotua dago. Bere izena, Ginea Berria uhartearen mendebaldeko muturra osatzen duen Txori Buru penintsulatik hartzen du.

Ozeano Barearen mendebaldeko muturrean dago. Ginea Berriaren mendebaldeko zatia (Txori Buru penintsula), Moluka uharteen iparraldea eta Moluka uharteetako itsasoaren ekialdea hartzen ditu.

Txori Buruko plakak, Filipinetako plakarekin, Sondako plakarekin, Moluka itsasoko plakarekin, Banda Itsasoko plakarekin, Woodlark plakarekin eta Caroline plakarekin muga egiten du.

Txor Buruko plaka, milioi bat urteko, 0,3029º-ko errotazio abiadurarekin mugitzen da, 12º 56' ipar latitudean eta 87º 96'ko longitudean kokatutako polo baten arabera.