Txorierri

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txorierri Bizkaiko erdialdean dagoen eskualdea da. Bilboko itsasadarreko eskumaldean dago kokatuta.

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Mungialdeako eskualdea, hego-mendebaldean Bilbo Handia (Bilbo eta Galdakao hegoaldean eta Erandio mendebaldean) eta ekialdean Zornotza.

2006an ia 20.000 biztanle biltzen zituen.

Eduki-taula

[aldatu] Udalerriak

  1. Derio: 5.107 biztanle (2006).
  2. Sondika: 4.389.
  3. Zamudio: 3.192.
  4. Lezama: 2.352.
  5. Loiu: 2.200.
  6. Larrabetzu: 1.663.

Udalerri horiek dira ofizialki Txorierriren barruan daudenak. Erandio Goikoa eta Asua auzoak ere (biak Erandioko auzoak) zenbaitzuek Txorierriren barruan sartzen dituzte. Beste aldetik, hainbat sailkapenetan Erandio Txorierri barruan agertzen da.

[aldatu] Inguru naturala

Asua ibaiak zeharkatzen du eskualdea. Lautada zabal osatzen du Artxanda eta Ganguren mendizerrek hegoaldean eta Bizkargi, Gaztelumendi eta Berreaga mendizerrek iparraldean estuturik.

[aldatu] Azpiegiturak

Bilborekiko dependentzia handia duen eskualdea da. Bertan daude Bilboko aireportua (Loiun), Bilboko hilerria (Derion), Parke Teknologikoa (Zamudion) eta beste hainbat enpresa eta poligono. Lehen ere apaizgaitegia bazegoen Derion.

Bestela, Lauro ikastola (Loiu) hezkuntza zentrorik ezagunena da. Txorierriko herri guztietan eskola publikoak daude (Loiun izan ezik). Institutua Derion dago, baita Eskola Politeknikoa eta Nekazaritza eskola ere. Bestelako ikastetxeak: Esparanza Alhama, Munabe, Bizkaia, Ikastetxe frantsesa, ...

Athletic Club futbol taldeak bertan ditu kirol-instalazioak, Lezaman.

Osasunari dagokionez, Zamudioko Ospitaleak gaixo psikiatrikoak atenditzen ditu.

[aldatu] Elkarteak

[aldatu] Hedabideak

Eskualde osoko informazioa "Aikor" izeneko aldizkariak biltzen du euskaraz. Interneten ere Aikor aldizkariak zabaldu ditu bere ateak.

[aldatu] Ekonomia

Eskualdean Bizkaiko txakolina ekoizten da, batez ere Lezaman, baina baita Zamudion, Larrabetzun eta Derion ere.

Txorierrin gaur egun milaka enpresak dute egoitza. Herri guztietan daude industria poligono handiak.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak


[aldatu] Kanpo loturak

Beste hizkuntzak