Txuilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpaka artilezko txuilo peruarra

Txuiloa (aimara ch'ullu) belarridun txano bat da, alpaka artilez edo beste animalia batzuenez egina, eta zuntz sintetikoekin konbinatuz. Bere jatorria, Andeetako eskualdetan du, non punako hotz gordinetik babesteko erabiltzen den. Kolore anitzeko marrazkiz laguntzen ohi da. Eskualde bakoitzean, batez ere Peruko Andeetan eta Bolivia mendebaldean, ez dira bakarrik kolore ezberdinetan aurkitzen, baita erabilera ezberdinekin ere, kargu publiko bat duen edo ezkongabe dagoen norbaiten identifikazioaren ohiko erabilera, adibidez.

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janzki hau, Tintinen komiki batean agertzen da, Eguzkiaren Tenplua izenekoa. Protagonista bera, txuilo eta pontxo batekin jantzita agertzen da, Haddock kapitaina eta Dupont eta Dupond detektibeak bere bila dabiltzan bitartean. Abentura honetan, protagonisten laguntzailea den Zorrino izeneko mutikoak ere, agertzen den guztietan, txuilo bat jantzita darama.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]