Txuktxi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txuktxia
Anadyr residents 1906.JPG
Txuktxiak Anadyrren 1906 aldean
Biztanleak guztira 15.938 (2002ko errolda)
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Errusia 15.908
 Ukraina 30
Hizkuntza Txuktxiera, errusiera
Erlijioa Xamanismoa, kristautasun ortodoxoa

Txuktxia (errusieraz: чукчи pluralean, чукча singularrean) Siberiako talde etnolinguistikoa da. Siberiako ipar-ekialdean bizi dira, Bering itsasartetik Lena ibaia bitarteko lurraldean. Haien hizkuntza, txuktxiera, paleosiberiar hizkuntzen multzoko samodi taldekoa da.

15.000 lagun inguru dira, bi taldetan banatuak, kultura berekoak baina bizimodu desberdinekoak: itsasaldeko txuktxiak eta barrualdekoak. Itsasaldekoak egonkorrak dira eta arrantzatik bizi dira; inuiten antzeko bizimodua dute. Barrualdeko txuktxiak erdinomadak dira eta elur-oreina dute bizibide; endogamoak eta poligamoak dira. Animismoa da bi txuktxi taldeen erlijioaren oinarria. Izpiritu gaiztoei egozten diete heriotza, eritasuna eta zorigaitza eta haiengandik babesteko amuletoez, errituez eta sorginkeriez baliatzen dira. Urtean behin elur-oreina (itsasaldean zakurra) sakrifikatzen zuten izpiritu gaiztoak baretzeko. Xamanismoak garrantzi handia izan du txuktxien gizartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txuktxi Aldatu lotura Wikidatan