Tzitzimime

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tzitzimime, irudikapena Magliabechiar Kodexean

Azteka mitologian Tzitzimime deritzenak etengabe mundua suntsitzen saiatzen diren deabru zerutiarrak dira. Eguzkia irtetzea eragozten saiatzen diren izar femenino bezala ere hartzen dira, eguzkia egunsentian eta ilunabarrean erasoz, baina batez ere eklipseetan.

Eurei buruz, munduaren amaieraren ondoren bizitzera etorriko zirela uste zen, baita bidegurutzeen gainean zintzilikatzen zirela ere gizakiren baten zain.

Hauetatik garrantzitsuena Itzpapalotl da. Beste bat Mayahuelen amona izan zen, magueyaren sorreraren mitoan parte hartu zuena.