UEFA Kopa
Wikipedia(e)tik
(UEFA txapelketatik berbideratua)
UEFA Kopa Europako futbol taldeentzako txapelketa da, UEFAk antolatua. Europako futbol taldeentzako bigarren txapelketa nagusia da, Champions Leaguen atzetik. Taldeak UEFA koparako tokian tokiko liga eta kopa txapelketetan lortutako emaitzen arabera sailkatzen dira.
Lehenengo UEFA Kopa 1971koa izan zen, Ferien Kopa ordezkatuta. UEFA Errekopa 1999 amaitu zenean, tokian tokiko kopa txapelketen irabazleak UEFArako sailkatzen hasi ziren. 1998 arte, finala bi partidatan jokatzen zen.
Egungo UEFA txapelduna Sevilla FC da.

