UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia
Jatorria
Sorrera-urtea1992
IzenburuaChampions League
Ezaugarriak
Deskribapena
OinarrituaZadok the Priest (en) Itzuli
HitzakTony Britten (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaGeorg Friedrich Händel
BideoaYouTube eta YouTube

UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia, ofizialki Txapeldunen Liga (ingelesez UEFA Champions League Anthem, ofizialki Champions League deitua) UEFAko Txapeldunen Ligako ereserkia ofiziala da. Tony Britten ingeles musikagileak ereserkia jau konposatzeko garaian 1727ko Georg Friedrich Händel britainiar musikagilearen Coronation Anthems ("Koroaketaren Ereserkiak") musikalaneko Zadok the Priest ("Zadok Apaiza") deritzon zatian oinarritu zen.

1992an UEFAk bere ereserkia idatz zezan Tony Britten hautatu zuen. Behin Händelen musikalana moldatu eta ereserkia konposatuta, Royal Philharmonic Orchestrak lehenbiziko aldiz jo eta Academy of St. Martin in the Fields abesbatzak abestu zuen. Hitzak ingeles, aleman eta frantsesez dauzka.

Estreinatu eta berahala Txapeldunen Ligako ikur bilakatu zen, futbol txapelketa horretako partidu ororen hasieran entzun daitekelarik, jada futbolzale eta futbozaleak ez direnak ere aski ezaguna duten doinua bilakatu delarik.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFAko Txapeldunen Ligako partiduoro entzun litekeen doinuaren hitzek Txapeldunen Liga eta bertan parte hartzen duten futbol taldeen gorazarrea dira, honako hauek direlarik:

Jatorrizko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ce sont les meilleures équipes
Sie sind die allerbesten Mannschaften
The main event
Die Meister
Die Besten
Les Grandes Équipes
The Champions
Une grande réunion
Eine große sportliche Veranstaltung
The main event
Ils sont les meilleurs
Sie sind die Besten
These are the champions

Chorus (2x):

Die Meister
Die Besten
Les Grandes Équipes
The Champions

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek talde onenak dira
Talde guztietatik onenak dira
Ekitaldi nagusia
Nagusiak
Onenak
Talde handienak
Txapeldunak
Topaketa handia
Kirol ekitaldi handia
Ekitaldi nagusia
Onenak dira
Onenak dira
Hauek dira txapeldunak

Koruak (x2):

Nagusiak
Onenak
Talde handienak
Txapeldunak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]