UNESCO

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Small Flag of the United Nations ZP.svg United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization
Akronimoa UNESCO
Presidentea Bulgaria Irina Bokova
Egoitza Frantzia Paris
Webgunea www.unesco.org
UNESCOren bandera

UNESCO edo United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.

1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londresen.

Munduko herrialde pobreetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere.

Egun duen presidentea Irina Bokova bulgariarra da.

“UNESCO”ren helburu orokorra da bakea eta segurtasuna lortzea hezkuntza, zientzia eta kulturaren bidez. Esan bezala, erakundeak nahi du herrien garapena lortu baliabide natural eta kulturaren bidez. Munduko herriak modernizatu eta aurreratzea da honen xedea, baina kulturaren aniztasuna eta nortasuna galdu gabe. Erakundeak lan asko egiten du herriak alfabetatzen, hau lortzeko eskolak eraikitzen ditu, irakasleak trebatuz herrialde bakoitzerako.


“Unesco”-ren helburu nagusiak, laburbilduta, hauek dira:

  • Kalitateko hezkuntza denentzat lortzea eta etengabeko ikasketa.
  • Zientzia mobilizatu garapen iraunkorra lortzeko
  • Sozial eta etika erronka berriei aurre egin.
  • Kultura anitza, bakea eta elkarrizketa sustatu.
  • Komunikazioa eta informazioa erabili herrialde jankitza eraikitzeko.

Lan handiena Afrikan egiten du.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: UNESCO Aldatu lotura Wikidatan