Uadi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
al'Mujib uadia. Jordania.

Uadi (arabieraz: وادي‎ wādī) edo wadi arabiar jatorriko hitz bat da, eskualde bero eta idor edo basamortuetako ibaien ibilgu lehor edo urtarokoak izendatzeko erabiltzen dena. Uadi ugari dago Arabiako penintsulan eta Afrika iparraldean. Ibilgu hauek, ehun metro baino gehiagoko zabalera izan dezakete; orohar, ura, euri garai laburretan baino ez dute eramaten, ordu, egun edo aste gutxi batzuetan baino ez, urterokoak izan daitezkeenak edo noiz behinkakoak eta aurreikusterik ez daudenak, gertatzen diren urte garaiari zein botako duten euri kopuruari dagokionez.

Toki hauetan, landaretza, xerikoa da, arantzatsua, hazkuntza motelekoa eta uadi inguruetara mugatuta dago. Hauen azalean edo lurpean ura biltzen bada, landaretza, ikusgarriagoa izan daiteke, eta oasi mota bat eragin, toki hauetako landaretza naturala, datil palmondo, fruitu zuhaitz, barazki eta bazka belarragatik ordezkatua den arren, batzuetan, oasian bertan bizi diren eta berau erabiltzen dutenek landatutakoak.

Uadia Nachal Paranen, Negev, Israel

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uadi Aldatu lotura Wikidatan