Ubarroi
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
Ubarroia da Phalacrocorax generoko hegaztiei ematen zaien izen generikoa. Uretako hegaztia da, arrainak dira bere elikaduraren oinarria.
[aldatu] Espezieak
Munduan 30 espezie inguru dira, eta horietako bi Euskal Herrian bizi dira[1], kostaldean eta itsasotik gertuko ibai tarteetan:
- Ubarroi handia (Phalacrocorax carbo)
- Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis)
[aldatu] Euskarazko izenak
Euskaraz, hainbat izenekin ezagutzen da kostaldean hegazti hau. Potorro edo pottorroa (Bizkaian batez ere), karrabasoa, bolborina, itsas-belea... Muga semantiko oso lausoak izan ohi dituzte izen hauek: toki batzuetan, Phalacrocorax edo berezko ubarroiak izendatzeko erabiltzen dira, beste batzuetan uretako beste hegazti batzuk adierazten dituzte. Esate baterako, potorroa esaten zaie ubarroiei herri batzuetan, eta Alca torda espezieko txoriei beste batzuetan.[2]
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Ubarroia lehiakide desleiala, batzuentzat, Rafa Saiz Elizondo, Zientzia.net, 2005.01.01
- ↑ Itsas txorien izenak Mendabaldean, Eneko Barrutia