Ubide (Bizkaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ubide

 Bizkaia
Ubideren ikuspegia.
Ubideren ikuspegia.

Ubideko armarria

Izen ofiziala Ubide
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Arratia
Alkatea Joxan Pagola (Alkar-Lanien)
Herritarra ubidear, ubideztar[1]
Koordenatuak 43°1′30″N 2°41′16″W / 43.02500°N 2.68778°W / 43.02500; -2.68778Koordenatuak: 43°1′30″N 2°41′16″W / 43.02500°N 2.68778°W / 43.02500; -2.68778

Bizkaia municipalities Ubide.PNG

Eremua 2,9 km2
Garaiera 574 m - 784 m
Biztanleria 182 bizt. (2013)
Dentsitatea 62,76 bizt./km²
http://ubidekoudala.net/

Ubide[1] Bizkaiko udalerria da, Arratiako eskualdeko txikiena, Arabako mugan dagoena. 2012ko erroldaren arabera Ubidek 184 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubideren ikuspegia

Bizkaia hegoaldean kokatzen da Arabako mugatik gertu. Ubide, Gorbeia mendira igotzeko ohiko abiapuntua da. Zubizabala erreka txikiak herria zeharkatzen du. Erreka honen albo batean herriko erdigunea kokatzen da, San Juango auzoa, zubizabala errekaren eskuineko aldean alegia. Herria itsasoaren mailatik 574 eta 784 metro artean kokatzen da.

Ubidek Zeanuri eta Dimako udalerriekin egiten du muga, hegoaldean Legutioko udalerri arabarrarekin eta Undebe ibaiarekin, ibai honek Zigoitia eta Ubide banatzen ditu, ekialdean Otxandio eta Dimarekin egiten du muga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubide Zeanuriko elizatearen auzoa izan zen XVI. mendean banandu zen arte. Herriaren jatorria garai bateko burdinoletan dago, hala nola Zuazola, Aurtenola, Sartenera eta Ubide bera. Horrez gain, Gaztela eta Bizkaiko jaurerriaren arteko merkataritza igarotzen zen bide garrantzitsu baten ondoan egoteak herriaren garapenean lagundu zuten. Gernikako batzar nagusietan 71. jesarlekua bete zuen.

1936. urtean Espainiako Gerra Zibila hastean, Ubide, Errepublikaren aldeko zatian geratu zen eta lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenean, Bizkaiko hegoaldeko muga zen ejerzito frankistaren aurrean. Frankisten IV. brigadak, Ubiden hasi zuen Bizkaia menperatzeko erasoa 1937. urteko udaberrian. Herria azkenik 1937ko apirilaren 7an erori zen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Juan Bautista eliza, 1540. urtean sortu zuten, herria Zeanuritik banantzean.
  • Magdalena baseliza, izen bereko auzoan , baselizaren jatorria ez dago argi, baina 1771. urtean berreraiki zuten.
  • San Juanen gurutzea

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubidek etengabe galdu du biztanleria XX. mendean zehar. Gerra Zibilaren ostean, joera aldatu eta gorantz apur bat egin bazuen ere, 1960ko hamarkadatik hasita Ubideko biztanleek inguruko hiri handietara jo zuten, gehienbat Gasteiz eta Bilbora.

Urtea 1857 1877 1887 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2006
Biztanleak 428 490 532 407 368 426 385 372 376 246 221 150 165 162 157

Garraiobide eta azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubidera heltzeko Arratia eta Gasteiz Barazargo mendatetik elkartzen dituen N-240 errepidea hartu behar da.

Garraio publikoari dagokionez, Bizkaibusen A3925 lineak Bilbo Galdakaoko Ospitalea Lemoa eta Otxandiorekin lotzen du herria, ordu beteko maiztasunarekin.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubideko alkatea EAE alderdiko Ane Ajuria Armendariz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskunde horietan, EAEk botoen %59,62 lortu zuen, guztira 62 boto. EAJk, berriz, botoen %34,62a eta 36 boto lortu zituen. Boto zuri bakarra eta 6 boto baliogabe izan ziren.

Ubideko Udala
Alderdia Botuak Zinegotziak
EAE 62 4
EAJ 36 1
PP 4 0

Ubidear ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ubide (Bizkaia) Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa