Udaberri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eguraldia  
Urtaroak

Udaberria · Uda
Udazkena · Negua

Urtaro lehorra
Urtaro hezea

Ekaitzak

Enbata · Trumoi-ekaitza
Tornado · Traganarrua
Zikloi tropikala (Haizerauntsia)
Zikloi ez tropikala
Elur-ekaitza · Bisutsa
Izotz-ekaitza

Prezipitazioa

Lainoa · Zirimiria · Euria
Euri izoztua · Elurbustia · Ihintza
Txingorra · Elurra · Virga

Meteorologia

Eguraldiaren iragarpena
Antizikloia · Depresioa

Artikuluak

Hodeiak · Haizea
Presio atmosferikoa
Klima · Tenperatura
Klimatologia · Atmosfera
Airearen kutsadura

 i  e  a 
Udaberriko ikuspegia, zelai berdea.

Udaberria zona epeletako lau urtaroetako bat da, negu eta udaren artekoa. Astronomian udaberriko ekinozioarekin (martxoaren 20 eta 21en artean ipar hemisferioan eta irailaren 22 eta 23aren artean hego hemisferioan) hasten da, eta udako solstizioarekin (ekainaren 21a inguruan ipar hemisferioan eta abenduaren 21a inguruan hego hemisferioan) amaitzen da. Meteorologian (eta orokorrean) udaberriak ipar hemisferioan martxoa, apirila eta maiatzako hil osoak barne hartzen ditu, eta hego hemisferioan berriz, iraila, urria eta azaroa.

Udan bezala, Lurreko ekliptikaren laprantasuna eguzkiranzkoa da, eta egunek 12 ordubete edo gehiago irauten dute, azkar luzatuz (batez ere latitude garaietan). Hemisferioa nabari epeltzen hasten da, landare berriak hazaraziz. Elurra (baldin badago) urtzen hasten da, eta honen ondorioz ibaiak hazten dira. Loredun landare gehienak urtaro honetan loratzen dira, oraindik elurtutako zelai gainean hasitako segida luzean eta jarraituz udaren hasiera arte. Elur bako lurraldeetan, "udaberria "urte epelagoetan otsailean has daiteke. Lurralde subtropikaletan ez dago ezberdintasun handirik eta tropikaletan bat ere ez. Lurralde subartikoetan maiatz edo ekainera arte ez da “udaberria” heltzen, eta abendura arte kanpoaldeko Antartikoan.

Eguraldi arriskutsua nagusiki urtaro honetan gertatzen da, aire epela latitude baxuetatik inbaditzen hasten dela poloetako lurraldeetatiko aire hotza oraindik bultzatzen den bitartean. Udaberrian uholdeak ohikoak dira mendialdeetan eta beraien inguruetan elurraren urtzearen ondorioz, sarritan euri epelek azkartua.

Udaberria hazte eta berritzeko garaia bezala ikusten da: landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da. Maitasun eta gaztetasunaren garaitzat ere hartzen da.

Udaberria arteetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erroman, Flora jainkosak udaberria pertsonifikatzen zuen. Ikuspegi poetiko hau Pizkundean berriro hartu islatu zuten arte guztietan: olerkigintzan, margolaritzan (Botticelli-ren Udaberriaren alegoria ospetsua), eskulturgintzan (Bouchardon-en “Udaberria” baxuerliebea) eta musikan (Vivaldi-ren “Lau Urtaroak”-eko “Udaberria”)

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Udaberri Aldatu lotura Wikidatan