Udaberriko zizazuri
| Udaberriko zizazuria | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
||||||||||||||||||||||||||||
| Erreinua: | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
| Filuma: | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
| Klasea: | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
| Ordena: | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
| Familia: | Lyophyllaceae | |||||||||||||||||||||||||||
| Generoa: | Calocybe | |||||||||||||||||||||||||||
| Espeziea: | Calocybe gambosa Fr. |
|||||||||||||||||||||||||||
| Ezaugarriak | ||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||
Udaberriko zizazuria edo perretxikoa Tricholomataceae familiako perretxikoa da. Hasieran Agaricus gambosus deitu zion 1821an lehen aldiz espezie hau deskribatu zuen Elias Magnus Fries-ek. Gambosa hitza latinetik dator eta hanka puztua daukala adierazi nahi du.
Eduki-taula |
Morfologia [aldatu]
Txapelaren tamaina 5 eta 12 cm artekoa da. Haragitsua eta sendoa da, eta batzuetan ertz uhindua dauka. Kolore zuri-kremakoa izan ohi da, eta ale gazteetan ertza barrurantz kiribildua dago. Azpian orri asko dauzka, argalak eta estuak, oso trinkoak, muxarratuak, zuriak edo kremak horiek ere.
Hanka zurixka dauka, zilindrikoa edo oinarrian lodiagoa, mardula, laburra eta haritsua, batez ere ale zaharretan.
Haragi zuria, sendoa eta konpaktua dauka.
Espora zuriduna da.
Ekologia [aldatu]
Udaberrian agertzen da gehienetan, baina eguraldi aproposa egiten badu udazkenean ere irten daiteke. Toki irekiak ditu gustuko: larreak, heskaiak, elordiak eta txilardiak.
Gastronomia [aldatu]
Oso estimatua da, batez ere Araba aldean. San Prudentzio jaiaren egunean ohitura da Gasteizen perretxiko hau eta barraskiloak jatea. Gordinik ere jaten da. Europako mendebaldeak kantitate handiak inportatzen ditu Errumaniatik.
Udazkenean hartzen bada, arretaz jokatu behar da Entoloma sinuatum espeziearekin ez nahasteko. Azken hau udazkeneko espeziea bada ere, inoiz edo behin udaberrian ere ager daiteke.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Calocybe gambosa Errotari mikologia elkartearen webgunean
- (Ingelesez) Calocybe gambosa Mycobank-en