Udaleku

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haurrak udaleku batean.

Udalekua haur eta gaztetxoen talde batentzat aisia, kirol eta heziketa-jarduerak garatzen dituen ekimen antolatu bat da. Udalekuak udako oporretan zehar eta haurrak bizi diren herri edo eskualdetik kanpo egiten dira, udalekuan bertan lo eginez gehienetan. Haur-taldeak begiraleen gidaritzapean egoten dira. Mota anitzeko udalekuak daude: aisialdi-taldeek auzo bateko haurrak elkartuz egiten diren udalekuak, natura-toki batean egun batzuk elkarbizitzan igarotzeko; kirol jakin batean ikasi eta trebatzeko antolatzen diren egonaldiak edo atzerrian hizkuntzak ikasteko egiten direnak. Antzeko ekimenak dira auzolandegiak, non gazteek lan-proiektu batean hartzen duten parte, beste herrietako gazteekin esperientziak partekatuz.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Udaleku Aldatu lotura Wikidatan