Udmurtia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Udmurtiako Errepublika
Удмуртская Республика
Удмурт Республика
Udmurtiako bandera

Bandera
Udmurtiako armarria

Armarria
Ereserkia: Udmurtiako Errepublikako ereserki nazionala
Udmurtiako kokapena
Hiriburua Izhevsk
Sorrera 1920ko azaroaren 4
Antolaketa
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
Errepublika
Volga
Uralak
Kodea
ISO 3166-2
18
RU-UD
Informazioa
Azalera 42.100 km2
Biztanleria
-Dentsitatea
1.522.761 biztanle (2010)
36,17 bizt/km2
Hizkuntzak ofiziala(k) errusiera, udmurtera
Gobernua
Presidentea Aleksandr Volkov
Legebiltzarra Estatu Kontseilua
Webgune ofiziala

Udmurtia Errusia barneko errepubliketako bat da, Kama ibaiaren goi-arroan, Ural mendien oinetan. 42.100 km2 ditu, eta 1.522.761 biztanle zituen 2010ean. Hiriburua Izhevsk da.

Udmurtiako mapa.
Txeptsa ibaia, Glazov hiritik hurbil.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Oso lurralde zelaia da.

Historia [aldatu]

XIII-XVI. mendeetan tartariarren eskuetan egon zen, eta 1552. urtean errusiarren mendean geratu zen. 1773-1775 urteetan Pugatxoven matxinadan parte hartu zuten udmurtiarrek. 1917. urtean sobietarrek Izhevsk hartu zuten, eta 1918. urtean lurralde osoa. Gerra zibilaren ondoren, Voteko lurralde autonomoa sortu zen (1920), eta 1934. urtean Udmurtiarren Errepublika Autonomo bihurtu zen.

Ekonomia [aldatu]

Ekonomia-jarduera nagusiak hauek dira: nekazaritza (laboreak, lihoa, azukre-erremolatxa, patata), abere-hazkuntza (behi-azienda) eta industria (metalurgia, makineria, zementua, zurgintza, larrugintza, janari-industria). Petrolio- eta manganeso-hobiak ere baditu Udmurtiak.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Udmurtia
Geografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak [aldatu]