Ufologia
Ufologia (ingelesezko UFO, Unidentified Flying Object lokuziotik) Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko ikerketa egiten duen dizplina da, horretarako oinarritzat horien inguruko materialen azterketa, bestak beste, argazkiak, testigantzak, bideoak, radarrek jasotako gertaeren txostenak... Ikerketa horretatik fenomenoaren jatorriaren inguruko hipotesiak sortzen saiatu da sasizientzia hori; mundu zientifiko ofizialean oso desakreditatuta ufologia.
Sarritan ufologiaren ikertzaileek modu espekulatiboan jokatzen dut, hasieratik objektu horien jatorri estralurtarra baieztatuz. Horietaz gainera, Objektu Hegalari Ezezagunekin zuzenean beste fenomeno eta gertaera misteriotsu asko lotzen dituzte:
- abdukzio kasuak
- Landa-zirkuluak edo Crop Circles
- Antzinako zibilizazioetako eraikinak (Pampas de Jumanako eta Nazcako lerroak eta geoglifoak, esaterako), estralurtarren eragina horien bitartez azaldu nahian
- Logelako bisitariak
- Beltzezko gizonak
- Abereek jasotako erasoak
Fenomeno hauetako asko ezin dira ondo azaldu baina Ufologiak ematen dizkien interpretazioak oso manipulatuak eta lerratiak edo tendenziosuak izaten dira, nahiz eta asmo oneko ikertzaileak izan badira ere.
Eduki-taula |
Ufologiak zabaldutako kasu ospetsuak [aldatu]
- 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Kenneth Arnold pilotoaren begiztapena.
- 1947: Ameriketako Estatu Batuetan. Roswell gertakaria.
- 1952: Washington DC ezagutu zen horrelako objektuen begistatze masiboa.
- 1976: Teherango gertaera(Irán).
- 1980: Rendlesham Forest-en (Britania Handia) gertaera.
- 1989tik 1991ra gertatutako begiztatze masiboa Belgika.
- 1997: Phoenixen argiak (AEB).
Ufologiaren inguruko idazle ospetsuak [aldatu]
- Jacques Vallée - Frantzia
- Fernando Jiménez del Oso - Espainia
- Erich von Däniken - Suitza
- Juan García Atienza - Espainia
- Andreas Faber-Kaiser - Katalunia
- Daniel Perissé - Argentina
- Javier Sierra - Espainia
- Fabio Zerpa - Uruguai
- Sixto Paz - Peru
- Juan José Benítez - Euskal Herria
- Antonio Ribera - Katalunia
- Salvador Freixedo - Galizia
- Bruno Cardeñosa - Galizia
- Iker Jiménez - Euskal Herria
Ufologia Euskal Herrian [aldatu]
Ikusten denez ufologo ospetsu batzuk Euskal Herrian jaioak dira. Horrek, modu batez, sasizientzia horrek gure artean izan duen eragina erakusten du. Dena dela, Euskal Herrian ez dira begiztapen ospetsuak eman, nahiz eta kasuak gertatu. Batzuk aipatzeagatik hauexek jasoko ditugu:
- Iparraldeko itsasoan gertatutako itsasontzien desagerpenak. Gertaerak 70. hamarkadan eman omen ziren eta "triangelu" batetaz hitz egin zen.
- Igeldo atzekaldeko itsapeko OHE basea. Urte bereietan eman zen. Kasu bat baino gehiago hiri kondaira bat izan zen.
- Bestetik, zenbait toki oso onak omen dira OHEak ikusteko: Jaizkibel mendia, Larrun mendia, Trebiñu (barrendegia) -bereziki Otxate, Bardeak... Orokorrean, euskal mitologiak markatutako leku magikoekin lotzen dira.
- Arrakasta handia izan zuen euskal mitologiarekin gaia lotzeko joera, megalitoekin, Mariren kobazuloak...[1] Bereziki ospetsua Done Mikel Aralarkoaren santutegian dagoen aingeruaren irudia astronauta estralurtar batekin lotzeko asmoa.[2]
Elkarteen artean ezagunena Adonai izenekoa izan zen. Bere gune nagusia Gasteizen zuen. Talde horrek garai batean Eugenio Siragusaren Fraternella Cosmicarekin lotura izan zuen baina denborarekin, italiarrarenak sekta itxura hartu zuenean, puskatu zuten lotura hori.
Bestetik, fenomenoaren aurrean eszeptikoen mogimenduak indar handia izan du gure artean. Esaterako ARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico izeneko elkarteak Gasteizen eman zituen lehenengo urratsak [3]. Horrelako elkarteak batzutan oso joera gogorra erakutsi dute eta batzutan sektarioak bezala ikusi izan dira.[4]
Kanpoko loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ufologiaren Berriak
- (Ingelesez) Center for UFO Studies
- (Frantsesez) Groupe d'Études et d'Informations sur les Phénomènes Aérospatiaux Non-identifiés
- (Ingelesez) British UFO Research Association
- (Ingelesez) Committee for Skeptical Inquiry UFO resources. Fenomenoarekin eszeptikoak diren ikerlariak.
- (Gaztelaniaz) [http://www.escepticos.es/ ARP- Sociedad para el Avance del Pensamiento Crítico elkartearen web orria.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Juan García Atienza: Guía de la España mágica. Bartzelona: Martínez Roca, 1981. 91-93 or.
- ↑ Juan García Atienza: Guía de la España mágica. Bartzelona: Martínez Roca, 1981. 93-95 or.
- ↑ http://blogs.elcorreo.com/magonia/2005/02/17/el-germen-del-escepticismo-organizado-espana/
- ↑ http://es.wikipedia.org/wiki/El_mundo_y_sus_demonios
Ikus, baita ere [aldatu]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
