Ugao

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ugao

 Bizkaia
Ugaoko udaletxea.
Ugaoko udaletxea.

Ugaoko armarria

Izen ofiziala Ugao-Miraballes
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Nerbioi ibarra
Alkatea Ekaitz Mentxaka (EAJ)
Herritarra ugaotar, miraballestar1
Koordenatuak 43°10′52″N 2°53′58″W / 43.18111°N 2.89944°W / 43.18111; -2.89944Koordenatuak: 43°10′52″N 2°53′58″W / 43.18111°N 2.89944°W / 43.18111; -2.89944

Bizkaia municipalities Ugao.PNG

Eremua 5,2 km2
Garaiera 81 m
Distantzia 12 km Bilbora
Posta kodea 48490
Biztanleria 4.080 bizt. (2013)
Dentsitatea 784,62 bizt./km²
Sorrera 1375
http://www.ugao-miraballes.net
1 Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.

Ugao,[1] ofizialki Ugao-Miraballes, Bizkaiko hegoaldean dagoen udalerria da, Arratia-Nerbioi eskualdean, Bilbotik 15 kilometrora kokatua. Nerbioi ibaiaren arroan dago, herrigunea itsas mailatik 81 metrora dago, eta udalerriak 4,54 km2 ditu guztira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruan dituen udalerriak hauek dira: Arrigorriaga, iparraldean; Arrankudiaga, mendebalde eta hegoaldean; eta Zeberio, ekialde eta hegoaldean.

Ugaoko orografia malkartsua da. Ez du tontor garairik, baina zaila da bertan toki laurik aurkitzea. Mendiz inguratutako haran batean dago. Mendebaldean udalerriko punturik altuena Artanda mendia da (547 m), eta ekialdean Pagasarri mendiaren magalek osatutako zenbait muinotxo daude. Nerbioi ibaiak hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du udalerria. Haran estuan kokatua dago ibaia, eta ekialdetik Zeberio erreka jasotzen du ibaiadar nagusi. Udalerrian badaude Nerbioira isurtzen duten beste errekasto batzuk ere.

Hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunea txikia da: alde zaharra kale bakarrak osatzen du, kale nagusiak alegia, eta inguruetan azken urteotan eraikitako auzo berriak daude. Horrez gain, landa-auzo txikiak ditu Ugaok: Udiarraga, Markio, Elosu, Astibi, Leitoki, etab.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Ekaitz Mentxaka hautatu zuten alkate.

Udal hauteskundeak (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 1.198 7
Bildu 689 4
PSE-EE 160 0
PP 118 0

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Jose Luis Kortajarena 1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
EAJ
Izaskun Landaida Larizgoitia 2007-2011 EAJ
Ekaitz Mentxaka Corral 2011- EAJ

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleak (1900-2008)

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaoko San Bartolome eliza

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko hizkera mendebaldeko euskararen —bizkaieraren— sartaldeko multzoan sailkatu du Koldo Zuazo hizkuntzalari ezagunak.

Euskaldun kopurua handituz joan da Ugaon azken 20 urtean.

Urtea Euskaldunak Ia-euskaldunak Erdaldunak
1986 27,5 12,5 60,0
1991 27,1 24,1 48,9
1996 35,3 17,1 47,7
2001 36,5 23,2 40,3

Hala ere, kale erabileraren neurketek erakusten dute euskararen erabilera jaitsi egin dela Arratia-Nerbioi eskualdean.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jai nagusia Udiarragako Ama Birjinaren omenezkoa da, irailaren 8an ospatua.

Ugaotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugao Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa