Ugaritasunaren adarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kornukopia baten irudikapena

Ugaritasunaren adarra, baita ere kornukopia izenez ezaguna, oparotasunaren ikurra da, K. a. V. mendetik erabilia.

Greziar mitologian, Amalteak, Zeus, ahuntz baten esnearekin hazi zuen. Esker on bezala, Zeusek ahuntzaren adarretako bat eman zion. Adar honek, zuen pertsonari, pertsona honek nahi zuen edozer emateko ahalmena zuen. Hortik dator kornukopia edo ugaritasunaren adarraren elezaharra. Jatorrizko irudikapenetan, adarra, fruituz eta lorez betea egoten zen: hainbat jainkosa, Fortuna bereziki, ugaritasunaren adarrarekin irudikatzen ziren. Irudi modernoagoek, Esker Emate Egunaren muraletan erabilitakoek bezala, fruitu eta barazkiz betetako zumezko saski bat erakusten dute.

Irudikapen modernoetan, kornukopia, oinarrian, kono kurbo bat da, hutsa eta hondorik gabea, tipikoki, hainbat fruitu ezberdinez betea. Kolonbiako armarrian ere erabiltzen da, bertan, bi kornukopia agertzen direlarik, bata, fruituz eta herrialdeko lore exotikoekin betea eta bestea, urrezko txanponez betea. Peruko armarrian, urrezko txanponak isurtzen dituen kornukopia bat agertzen da.

Finlandiar mitologian, sanpoa ere, ugaritasun iturri bat da

Ugaritasunaren adarra bezala Cratherellus cornucopioides espezieko perretxikoa ere ezagutzen da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ugaritasunaren adarra Aldatu lotura Wikidatan