Ühaitza

Wikipedia(e)tik
Uhaitzandi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ühaitza
SaisonSoule.jpg
Kokapena Zuberoa, Bearno
Luzera 54 km
Arroa 627 km²
Emaria 24,5 m³/s
Iturburua Larraineko ühaitza eta Santa Graziko ühaitza ibaien lotunea
Ibai ahoa Oloroeko uhaitza > Aturri > Ozeano Atlantikoa
43°24′8″N 0°58′27″W / 43.40222°N 0.97417°W / 43.40222; -0.97417 (Gave d'Oloron-Saison)Koordenatuak: 43°24′8″N 0°58′27″W / 43.40222°N 0.97417°W / 43.40222; -0.97417 (Gave d'Oloron-Saison)

Ühaitza[1] Zuberoako eta Bearnoko uhaitz edo ibai bat da, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar nagusia.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubereraz, uhaitz izenak «ibai» esan nahi du, eta hortik datorkio izena ibaiari. Uhaitz Handi ere deitu izan zaio.

Frantsesez Le Saison edo gave de Mauléon (Mauleko uhaitza) du izena. Lehen izen horren antzinako forma (Cassiniren mapan aurkitua) Gaison zen, euskarazko izenetik hartua. Gaison, berriz, Saison[2] bihurtu zen, frantsesezko saisonurtaro») izenarekin duen antzekotasunaren eraginez.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ühaitz ibaia Ligi-Atherei udalerrian jaiotzen da, Larraineko ühaitza eta Santa Graziko ühaitza ibaiek bat egitean, 288 metroko altueran. Larraineko ühaitzaren luzera (Ühaitzaren bi ibaien artean luzeena) osoa gehituz gero, ibaiaren luzera osoa 72,1 kilometro da, Larraineko ühaitza Iratzabaletan jaiotzen baita.[3]

Santa Graziko ühaitzaren ibilbidean, berriz, laugarren aroan izandako glaziar baten eta karsten eraginak nabariak ziren. Bertan Kakuetako arroila famatua dago.

Atharratze-Sorholüzen zeharkatzean Aphura erreka datorkio, bere ibaiadar nagusia dena. Lauhire eskualdean dagoen Autevielle-Saint-Martin-Biderenen Oloroeko uhaitzarekin lotunea du.

Zeharkatutako udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai biek Larraineko ühaitza (Orhin jaioa eta 20 km dituena) eta Santa Graziko ühaitza (15,1 km dituena) osatuta badago, baditu zenbait ibaiadar:

Uhaldea Izena Luzera (km.)
Eskumaldea Aphanixe 6,2
Ezkerraldea Elgabarrena edo Üthürrotxa
Eskumaldea Aphanize 10,1
Ezkerraldea Ihiaga edo Jaga 1,9
Ezkerraldea Aphura 18
Ezkerraldea Gesalea 4,6
Eskumaldea Ibarra edo Ihitzarte erreka 5.4
Ezkerraldea Apuhura 10.7
Ezkerraldea Arangoreneko erreka 12,5
Ezkerraldea Urgorri 5
Ezkerraldea Akharrabia
Ezkerraldea Oihanako erreka edo Borlas 8,8
Eskumaldea Latsübi 11,3
Ezkerraldea Barlako erreka edo Aphura 16,7
Ezkerraldea Lauhiraze 15,4

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ühaitzaren emaria 42 urtez, (1967 eta 2008 artean, ikertua izan da Maule-Lextarren[4]. Ikertutako azalera 480 km² du, hau da ia arroaren %100a.

Batez besteko emaria 24,4 segundokoa bada ere, urtaroz urtaro aldatzen da: neguan eta udaberrian 37,7 eta 38,1 m³/s artean dago (gehienezko bi izanik: lehenengoa abendu-urtarrilean, eta bigarrena apirilean); maiatzatik irailera, emaria gutxituz doa, urteko gutxienekoa abuztuan izanda eta 8,12 m³/s izanik.

Ühaitzaren batez besteko urteko emaria (/s), Maule-Lextarren neurtua
Datuak: 1967 eta 2008 artean

Historiako momentuzko gehienezkoa 522 m³/segundokoa zen 1994ko abenduaren 1ean, egunekoa, berriz, 515 m³/segundokoa zen, 1992ko ekainaren 17an lortua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ühaitza Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]